Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egunean 4,3 orduz erabiltzen dute euskaldunek sakelakoa

Era berean, galdetutakoen % 30,4k dio sakelakoarekiko menpekotasuna duela.
orain-default-image

Euskaldunek egunean 4,3 orduz erabiltzen dute batez beste sakelako telefonoa, Espainiako biztanleek baino 0,5 ordu gehiago. Ia erdiak (% 43,5) onartu du orduan 10 aldiz begiratzen duela pantaila, eta % 30,4k dio sakelakoarekiko menpekotasuna duela.

Rastreator.com atariak egin duen ikerketak eman ditu ezagutzera datu horiek. Dionez, gainera, euskaldunen % 62k ezingo luke sakelako telefonorik gabe egon egun bat baino gehiagoz.

Hamarretik bik onartu dute gidatzen ari diren bitartean begiratzen dutela telefonoa, estatuko zifrarik altuena, eta gehiengoak (% 67,4) lanean ari den bitartean sakelakoa erabiltzea onartu du.

Ikerketaren arabera, Extremadurako biztanleak (4,5 ordu), Madrilgoak (4,4 ordu) eta Euskadikoak (4,3 ordu) dira sakelakoa gehien erabiltzen dutenak. Gutxien erabiltzen duten autonomia erkidegoak ondorengoak dira: Galizia (2,9 ordu), Nafarroa (2,9 ordu) eta Asturias (2,8 ordu).

Euskaldunen % 30,4k uste du telefonoarekiko menpekotasuna duela. Espainiako biztanleen artean daturik altuena da hori, eta batez bestekoa baino 12 puntu handiagoa.

Herritarren % 6,5ek dio ezin duela telefonoa begiratu gabe bost minutu baino gehiago egon eta 23,91k uste du telefonorik gabe bizi ahal izango lukeela. Gehiengoak (% 65,22) telefonoa begiratzen du lagunekin dagoen bitartean, baina askori (% 58,70) ez zaio gustatzen gainerako lagunak telefonotik esekita egotea.

% 43,48k dio telefonoa begiratzea dela goizean jaikitzen denean egiten duen lehen gauza, baita oheratzerakoan egiten duen azkena ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X