Bikotekideari etengabeko tratu txarrak emateagatik atxilotu dute
45 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari etengabeko tratu txar fisko eta psikologikoak emateagatik eta heriotza mehatxuak egiteagatik.
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo iluntzean, 20:00etan, atxilotu zuten gizona Zabalgana auzoan, eta astearte honetan eraman dute epailearen aurrera.
Biktimak salaketa jarri zuen gizonaren kontra, etengabeko tratu txarrak eman eta heriotza mehatxuak egin dizkiolako. Emakumeak babes neurriak eskatu ditu.
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon