Delitu kopuruak behera egin du EAEn, modu "oso esanguratsuan'
2014an behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) salatutako delitu kopuruak, eta "oso modu esanguratsuan" (% 5,23) egin du gainera, Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak azpimarratu duenez. Delitu gehienek behera egin badute ere, bada salbuespen bat: administrazio publikoaren kontra egindakoak, % 206 igo baitira.
2014. urteari dagokion Fiskaltzaren Memoria aurkeztu du Calparsorok prentsaurrekoan. Beherakada "oso esanguratsu" hori ondasunaren kontrako delituetan ere atzeman da (honek biltzen ditu delitu gehien).
Aipagarria da administrazio publikoaren kontrako delitu kopuruak izandako hazkundea: 2013an 66 kasu izan ziren, eta 202, iaz. Prebarikazioa, ustelkeria, diru publikoaren bidegabeko eralgitzea edota funtzionarioei desobeditzea daude horien artean. Zehatz esanez, 29 prebarikazio kasu egon ziren iaz (2013an, 17), eta diru publikoa bidegabe eralgitzeagatik 27 auzi zenbatu dituzte (duela bi urte, lau izan ziren).
Krisi ekonomikoaren ondorioz, seme-alaben pentsioa ez ordaintzeagatik irekitako espediente kopuruak ere gora egin du, % 6,91, hain justu. Horrez gain, adingabeen kontrako delituak jaitsi egin dira, baina etxe barruko indarkeriari lotutakoak % 14 igo dira (2014an 163 izan ziren; 2013an, 142).
Orokorrean, behera, "oso modu esanguratsuan"
Calpasororen esanetan, iaz 109.468 izapide abiatu zituzten EAEko epaitegiek; 2013an, 115.520. Horrek agerian utzi du, haren hitzetan, delitu kopuruek urtez urte azaleratu duten beheranzko joera.
Lurraldeka, 19.471 delitu salatu ziren Araban; 33.418, Gipuzkoan, eta 56.579, Bizkaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.