Mahats-biltzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotuta, langileak baldintza txarretan izateagatik Araban

Arduradunak langile bati eraso zion eta ez zituen aurretik eskainitako baldintzak errespetatu. Gainera, ezin izan zuten alde egin euren ondasunak hartzea ukatu zielako.

47 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lapuebla de Labarcan, langileen eskubideen aurkako delitu bat egotzita. Izan ere, mahatsa biltzeko kontratua zuten sasoikako langileek baldintza kaskarretan lan egitera behartuta zeuden, baita eguneroko bizitza bertan egitera ere.

Irailaren 23an, enpresaren arduraduna salatu zuten Ertzaintzaren polizia-etxean, langile bati eraso ziolako. Langile batzuen arabera, atzerritarrak denak, atxilotuak ez zituen aurretik eskainitako lan eta bizi baldintzak errespetatzen. Gainera, alde egiteko erabaki hartu zuten, baina arduradunak ez zien euren ondasunak batzen utzi.

Kanpamentua ikertu zutenean, langileak atsedena hartzen zuten tokian olana bat jarri zutela ikusi zuten. Gainera, segurtasun eta higiene gabeziak ere bazeudela baieztatu zuten.

Halaber, sasoikakoen egonaldiak arautzen dituen euskal arautegi bat existitzen da. Honek aireztapen, higiene, argiztapen eta bizigarritasun baldintza minimoak, besteak beste, arautzen ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

migratzaileen erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zabalik da erregularizazioa online egiteko aukera, eta aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke

Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X