Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berasategui, munduko onena TripAdvisorreko erabiltzaileen arabera

Lasarteko jatetxeak Travellers' Choice 2015 saria eskuratu du eta, horregatik, munduko onena da Tripadvisorreko erabiltzaileen arabera.
Martín Berasategui, dentro de la campaña EiTB eres tú
Martín Berasategui, dentro de la campaña EiTB eres tú

Martin Berasategui jatetxeak munduko onenaren saria eskuratu du 2015eko Travellers' Choice delakoetan. Tripadvisor webguneak antolatzen ditu sariok.

Guztira, goi-sukaldaritzako 365 jatetxe identifikatu dituzte, tartean mundu mailako 25. Asiakoak, Kanadakoak, Europakoak, Indiakoak, Hegoamerikakoak, Hego Pazifikoko, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako jatetxeak daude.

Edizio horretan, Lasarteko Martin Berasategui jatetxeak 10 postu igo ditu zerrendan iazkoarekin alderatuta. Horrela, Europako eta Espainiako Estatuko gorenean dago.

"Irailean 40 urte egin ditut sukaldari gisa eta 2015eko Travellers' Choicea albisterik onena da. Arrakastaren zati garrantzitsua bezeroei zor diet, eta beraiek egin dute aitorpen hori posible egitea", aitortu du sukaldariak.

Europa mailan, Donostiako Arzak 18. postuan dago. Estatu mailan, euskal jatetxe hauek ageri dira: Bilboko Porrue eta Donostiako Akelarre.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X