Guardia Zibilak ukatu egin du Asuntaren kamiseta kutsatu izana
Guardia Zibilaren adituek ukatu egin dute Asuntaren kamisetan atzemandako semen lagina laborategian jazotako kutsadura baten ondorio izatea. Umearen hilketari buruzko epaiketan egin dute deklarazioa.
Asunta hil zutenean, Guardia Zibilaren laborategian semen lagin bat aurkitu zuten horren kamisetan. Sexu eraso auzi batean inputatutako gizon batena zen, eta horren semen lagin bat laborategian zuten. Horregatik, laborategian bertan kamiseta beste laginarekin kutsatu zela pentsatzen zuten ikerlariek. Guardia Zibilaren adituek, baina, errefusatu egin dute, eta bi ikerketa egin eta gero, "kutsadura zantzurik" topatu ez dutela azaldu dute.
Aditu horien arabera, bi auzietan (Asuntaren heriotzarena eta sexu erasoarena) artazi bera erabili zuten, baina "estirilizatuta" zegoen. Gainera, bi laginak leku ezberdinetan zeudela eta ez zirela inoiz espazio berberean egon gaineratu dute.
Asuntaren gurasoak, Rosario Porto eta Alfonso Basterra, dira umearen heriotzaren auzian inputatutako bakarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik