Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil da Lizarran jazotako istripu batean

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, baina ez dago argi zer dela eta.

Pertsona bat hil da gaur Lizarran (Nafarroa) jazotako zirkulazio istripu batean.

Foru Gobernuak baieztatu duenez, ezbeharra A-12 autobiako 41,5. kilometroan izan da, 17:48an. Ordu horretan, auto batek eta kamioi batek talka egin dute, baina ez dago argi zer dela eta.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X