Gaixotasun 'teknologiko' berriak sortzen ari direla ohartarazi dute
Gero eta sarriago eta gero eta gehiago erabiltzen ditugu teknologia berriak. Gehiegizko erabilpen horrek gaixotasun 'teknologiko' berriak sortu eta areagotzea ekarri duela ohartarazi du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO). Hala, gero eta zabalduago daude ikusmen-nekea eta atzamarretako, eskumuturreko edo lepoko gaitzak. Horiek saihesteko, gomendio sorta duen bideoa kaleratu du Elkargoak, Madril, Nafarroa eta Kataluniako elkarteekin batera (albistearen bukaeran, ikusgai).
Euskal fisioterapeutek azaldu dutenez, smartphone, tablet eta gainerako gailu mugikorren etengabeko erabilpenak ikusmen-nekea gisako gaixotasun berriak sor ditzake, baita gailu horiek erabiltzean izandako gorputz-jarrera okerren ondorio direnak ere ere, lepoa luzaro gaizki jarrita edukitzeak ekar dezakeen "text neck" edo "testu lepoa" delakoa, kasu.
Fisioterapeuten iritzian, horrelako arazoak saihesteko, pantaila bat luzaz eta manipulatu beharrik gabe erabiltzen denean (adibidez, tablet edo gailu mugikor baten laguntzaz film bat ikusi edo online ikastaro bat egiten denean), gomendagarria dela gailua azalera lau baten gainean eta lepoa zuzen mantentzeko moduko altueran jartzea.
Sagua eta Whatssupa gehiegi erabiltzearen ondorioak
Sakelakoarekin txateatzen edo bideojokoetan jolastean, hatz lodiak asko sufritzen du, tenosinobitisa, hots, tendoiaren eta estaltzen duen mintz sinobialaren hantura sortzeraino. Are, hasierako mina hatz lodira mugatzen den arren, beste alde batzuetara ere heda baitaiteke.
Hori horrela,, idazketa-metodo alternatiboak erabiltzea gomendatu dute fisioterapeutek, ahots-oharrak, kasu. Horrez gain, minari hasieratik egin beharko zaio aurre, gaixotasun kronikoa bihur ez dadin.
Bestalde, "gihar flexore eta estentsoreekin elongazio ariketa"k egin behar direla jakinarazi dute profesional hauek, eta ez soilik atzamarretan, baita eskumuturrean ere, sagua behin eta berriz erabiltzen denean. Horren harira, ordenagailuaren erabilpenarekin lotutako eskumuturreko patologiak saihesteko, eskumuturrak gainean jartzeko moduko kuxinak erabiltzea gomendatu dute. Teklatuan idazterakoan nahiz sagua erabiltzerakoan, besaurreak finkatuta edukitzea ere gomendatu dute, bi gailu horiek ukondoa baino beheraxeago.
"12 hilabete, 12 gomendio" izeneko aholku bideoa:
Zure interesekoa izan daiteke
Asparrena eta Ezkabarte herriak baso-suteek larriki kaltetutako eremu izendatu dituzte
Izendapenak aukera emango die herritarrei, enpresei eta erakunde publikoei ezohiko laguntza ekonomikoak eta zerga onurak eskuratzeko.
Espainian aktibo dauden sute handien bilakaera ona dela eta, murrizketak kentzen hasi dira hainbat eremutan
Azken datuen arabera, suteek 50.000 hektarea inguru kiskali dituzte Avilan, 28.000 bat Madrilen eta 8.500 inguru Castellon.
Madrilgo Auzitegi Nagusiak Mina Muga proiektuaren meatze-emakidaren alde egin du, Ekologistak Martxan taldeak helegitea baztertuta
Meatze-proiektua Nafarroa eta Aragoi arteko mugan ezarri nahi du Geoalcali enpresak.
Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan
EGUNERATZEA (2026/07/13) Ertzaintzak ikerketa amaitu du eta ez du kriminalitate zantzurik aurkitu.
12 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati pisukidea bortxatzeagatik, Nafarroan
34 urteko biktima eta haren bi alabak egoera oso zaurgarrian zeuden, eta erasotzailearekin etxebizitza partekatzen jarraitu behar izan zuten. Hark abusuak egin zizkion berriz ere.
Kaleko afari solidarioak debekatu egin ditu Donostiako Udalak, "bizikidetza arazoak" argudiatuta
Jon Insausti alkatearen arabera, kalean otorduak banatzen diren tokietan delinkuentziak gora egin du. Aurrerantzean galarazita egongo da kalean otorduak banatzea Donostian, eta Kaleko Afari Solidarioak taldeak salatu duenez, 300 pertsona baino gehiago afaltzeko alternatibarik gabe utziko dituzte.
La Vall d'Uixóko konfinamendua bertan behera utzi dute, baina gainerako herrietako ebakuazio neurriak mantendu
Castelloko sutearen laugarren eguna da. Haizea ahul dabil eta ikuspen arazoak eragiten ari da, Aemeten arabera. Dagoeneko 8.500 hektarea kiskali dira.
Murriztu egin da Madrilgo suteen mehatxua, baina beroa dator
Espainiako Gobernuko iturriek ohartarazi dutenez, sutea oraindik ez dago kontrolatuta eta "eguraldiak aldakor jarraitzen du".
Albiste izango dira: Espainiako eta Frantziako suteak, alerta laranja beroagatik eta kaleko afari solidarioen debekua Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
48 ordu Espainia erdialdeko suteak geldiarazteko, beroa dator eta
Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira.