Sei hilabeteko zigorra, Osakidetzako mediku bati eraso egiteagatik
Bilboko Gai Penaletarako Epaitegiak sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Osakidetzako mediku bati eraso egin zion gizonezkoari. Medikuak ezin izan zuen lan egin hurrengo 21 egunetan.
Gertaera pasa den urtean jazo zen, abenduaren 22an, 37 urteko gizonezkoa Erandioko osasun etxera joan zenean. Kontsultan sartu zenean medikua iraindu eta bortizki bultzatu zuen. Gainera, mahaia kolpatu eta ordenagailua lurrera jaurti zuen.
Epaitegiak ebatzi du ekintza horiek funtzionario publikoen kontrako delitua suposatzen dutela. Hori dela eta, sei hilabeteko kartzela zigorra eta 1.050 euro ordaintzera kondenatu dute.
Hala ere, datozen bi urteetan deliturik egiten ez badu, kartzelara joatea saihestuko du erasotzaileak.
Osakidetzaren esanetan, lege berriarekin epaileek kartzela zigorrak ebatzi dezaketela erakusten du emandako epaiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bi hantabirusa kasu baieztatu ditu OMEk Cabo Verdeko gurutzontzian, eta sintomak dituzten bi tripulatzaile ebakuatzeko prestatzen ari da
Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitateko 149 pertsona (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. gun han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain.
Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Ushuaiatik abiatu zen itsasontzi batean izandako agerraldi batek hainbat hildako utzi ditu, eta berriro ere arreta jarri du gaixotasun zoonotiko honetan.
Pertsona bat zauritu da BI-10 errepidean, Bilbon, istripu baten ondorioz
Ezbeharra Errekalde parean gertatu da, Galdakaorako noranzkoan, eta hiru erreietako bi itxi dituzte. Hala ere, 07:00ak aldera errepidea erabat zabaldu dute.
Hiru pertsona hil dira, ustez hantabirusak jota, gurutzaontzi batean
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, "kutsatze-arriskuak txikia izaten jarraitzen du" eta "ez dago izutzeko arrazoirik". MV Hondius gurutzaontzia lehorreratzeko portu bila ari da, Cabo Verdek baimena ukatu baitio. Ontzian doazen 149 lagunetatik 14k Espainiako nazionalitatea dute.
Eric Courdyren heriotzagatik auzipetutako boxeolari ohiak barkamena eskatu eta bere gain hartu du hilketa
"Egindakoa onartzen dut eta barkamena eskatzen diot biktimaren familiari", esan du lehen saioan. 09:00etan hasi dira Verin epaitzen, hilketa gertatu zenetik ia bi urtera.
Bikotekideak 13 labankada eman zizkion Maialen Mazoni, "hiltzeko asmoarekin", fiskalaren arabera
Fiskaltzak hiltzaileak 45 urteko espetxe zigorra bete dezala eskatu du, Zigor Kodeak baimentzen duen handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik (emakumea labankadaz hil zuen), 16 urte bi abortu delituengatik eta 4 urte adingabea (onik atera zen 2 urteko alaba) abandonatzeagatik.
34 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa egotzita
Atxiloketa Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak egin zuen, igandeko lehen orduan.
Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Lehiaren Euskal Agintaritzak isunak jarri dizkie eskola garraioko 31 enpresari, Hezkuntza Sailari boikota egiteagatik
2023-2024 ikasturterako lehiaketan, Gipuzkoako ibilbideak baino ez ziren esleitu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen, aurretik Bizkaian eta Araban esleipendun izan ziren enpresak zerbitzua betetzera behartzeko.
Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak
Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.