Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal gizarteak ez ditu hain larritzat zenbait tratu txar psikologiko

Dena dela, genero indarkeriaren arbuioa orokorra da, eta euskal herritar gehienen aburuz, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunarekin lotuta dago.
Indarkeria matxista violencia machista eitb
Indarkeria matxista violencia machista eitb

Euskal gizartearen gehiengo zabal baten arabera (% 90), genero indarkeria "onartezina da eta legez zigortu beharrekoa", Eusko Jaurlaritzak gai horri buruz euskal herritarrek duten iritzi eta usteei buruz egin duen galdeketaren arabera. Dena dela, euskal gizarteak ez ditu hain larritzat jotzen zenbait tratu txar psikologiko.

"Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: herritarren pertzepzio eta iritziak" izeneko txostena kaleratu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Soziologikoen Kabineteak, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta (asteazken, azaroaren 25ean, izango da). Azaroan EAEn telefono bidez egindako 2.000 galdeketen emaitza da txostena.

Ikerketaren arabera, gehiengo zabal batek oso larritzat du bikotekidea edo bikotekide ohia jotzea (% 96k uste dute hori), bere borondatearen aurka harreman sexualak izatera derrigortzea (% 88), emakumearen irudiak edo informazioa baimenik gabe zabaltzea (% 80) eta mehatxuak egitea (% 75).

Biztanleriaren erdiarentzat baino gehiagorentzat, oso larria da sakelako eta sare sozialen bidez bikote-laguna kontrolatzea (% 69ren ustez), harreman sozialak mugatzea (% 63) edota janzteko modua kontrolatzea (% 62).

Larritasun mailak, ordea, behera egiten du zenbait tratu txar psikologikorekin. Hala, hainbat jarrera oso larritzat jotzen dutenen portzentajea jaitsi egiten da: gauzak egiteko duen moduaz etengabe kexatzea (% 47), irainak egitea (% 38) eta kontuan ez hartzea (% 25).

Indarkeria matxista zerk eragiten duen galdetuta, gehienek uste dute gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna dagoela horren oinarrian. Hala, herritarren % 77ren iritzian, egoera hori dagoen bitartean, indarkeria kasuak egongo dira (galdetutakoen % 41 "oso ados" eta % 36 "nahiko ados" daude horrekin).

EAEko biztanleen % 27k ezagutzen dute inoiz tratu txarrik jasan duen emakumerik, eta % 28k, bikotekideari txartu txarrak eman dizkion gizonik.

Eraso baten lekuko izatekotan zer egingo luketen galdetuta, bitik batek (% 52) Poliziari deituko lioke, % 21ek erasotzaileari aurre egingo liokete, eta % 17k lagundu lezakeen norbaiti jakinaraziko liokete. % 1ek ez luke ezertxo ere egingo.

Salaketa faltsuak

Indarkeria matxistaren inguruan dauden iritzi eta mitoei buruz galdetuta, % 39k uste dute "salaketa faltsu asko" daudela (hala dioten lagunen kopurua hazi egin da azken hiru urteetan, % 25ekoa baitzen 2012an). Biktimen jatorriari dagokionez, gehienak atzerritarrak direla aipatu dute galdetutakoen % 27k.

Gutxiengo dira, bestalde, indarkeria matxista emakumearen jarrera eta portaera jakin batek eragindakoa dela (% 14) edota emakumeen kontrako indarkeria soilik pobreen artean gertatzen dela (% 12) uste dutenak.

 

tenak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X