Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Elorrion, auto batek harrapatuta

Bizkaiko udalerri horretako saihesbidean gertatu da ezbeharra.
18:00 - 20:00
Gizonezko bat hil da Elorrion, auto batek harrapatuta

77 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Elorrioko (Bizkaia) saihesbidean, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Ezbeharra 08:45 aldera gertatu da, N-636 errepidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio.

Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina ezin izan dute biktima suspertu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X