Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atera dute hipotermiak jota Arga ibaitik, Iruñean

Suhiltzaileek atzo 22:20 aldera atera zuten uretatik gizona, eta anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten, hipotermia larriak jota.

Gizon bat Arga ibaira erori zen atzo gauean Iruñean, Plazaola zubitik gertu, eta hipotermia larria zuela erreskatatu zuten suhiltzaileek, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Espainiako Poliziako agenteek 22:08 aldera eman zieten abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuei, gizon bat ibaian, adar batzuei helduta, ezin atera zegoelako.

Iruñeko suhiltzaileak bertaratu ziren, eta zailtasunak izan zituzten arren, 22:20 alderako atera zuten gizona uretatik.

Anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten Nafarroako Ospitalera, hipotermia larriak jota.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X