Helikopteroz eraman dituzte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi mendizale zauritu dira, bata Aritxulegin eta bestea Pagasarrin

Ertzaintzaren helikopteroak bi pertsona eraman behar izan ditu ospitalera Gipuzkoan eta Bizkaian, mendian ibilaldia egiten ari zirela istripuak izan ostean.

Ertzaintzaren helikopteroak bi mendizale eraman behar izan ditu azken orduotan ospitalera. Lehenengo irteeran, 47 urteko gizonezko bat Aritxulegitik (Oiartzun) eraman behar izan du, ustez lepauztaia hautsi baitu. Bigarrenean, berriz, aireontziak 37 urteko emakume bat eraman du, Pagasarri mendia igotzen ari zela, Arrigorriagan, erorikoa izan eta gero.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ordu biak aurretik SOS Deiak zerbitzuan abisu bat jaso dute, Aritxulegi inguruan, Aiako mendigunean (Oiartzun), mendizale batek istripua izan duela esanez.

Mendizaleak zituen zaurien eraginez (lepauztaia hautsita omen zuen), Ertzaintzaren helikoptero bat bidali dute. Zauritua zegoen tokira iritsi denean, hura jaso eta Donostiara eraman dute, Donostia Ospitalera.

Arratsaldeko hirurak aldera, berriz, Ertzaintzaren helikopteroak Pagasarri aldera joan behar izan du, mendian zebilen emakume batek istripua izan baitu, San Cristo baselizatik gertu, Arrigorriagan. Handik Galdakaoko ospitalera eraman dute, zauria baitzuen hanka batean.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X