Geltoki guztietan desfibriladorea izango du Bilboko metroak
Bilboko metroko geltoki guztietan desfibriladorea izango da urtea amaitu baino lehen, Metro Bilbaok ohar baten bidez iragarri duenez. Hartara, 41 geltokietan izango da horietako bat eskuragarri.
Iaz hasi zen metroa hainbat geltokitan desfibriladorea jartzen: Abando, San Inazio, Barakaldo, Santurtzi, Areeta eta Algortako geltokiak izan ziren aurrenekoak. Gainerakoetan, gaur hasi dira horiek paratzen, eta abenduaren 29ra arte jardungo dute zeregin horretan. 2015a amaitu baino lehen, 41 geltokiek izan beharko lukete horietako bat.
Erabiltzeko "errazak" dira, eta "Bilboko metroko langileen zein bezeroen esku" egongo dira. Erdiautomatikoak dira, eta telelaguntza zerbitzua dute egunak dituen 24 orduetan. Horrez gain, GPSa eta diagnosi automatikoa egiteko aukera ematen dute.
"Zerbitzu honi esker, biziak salba daitezke", nabarmendu dute Bilboko metroko arduradunek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren mailako hainbat errepide itxi dituzte, luiziak eta ur putzuak direla eta
GI-3440 errepidea erabat itxi dute Lezon, eta luizi gehiago gertatu dira Gipuzkoako errepideetan. Bizkaian gorabeherak izan dira Trapagaran inguruan, eta arretaz gidatzea gomendatu dute ur putzuak direla eta.
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldon, bi ibilgailuk izandako istripu baten ondorioz
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Irungo noranzkoan, eta eragin handia izaten ari da trafikoan.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak oso beteta gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.