Bi urte Borja Lazaroren arrastorik gabe
Bi urte bete dira gaur Borja Lazaro gasteiztarra azken aldiz ikusi zutenetik, Kolonbian. Hori gogoratzeko eta agintariei kasua ez dezatela ahaztu exijitzeko, familiak eta lagunek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur Gasteizen, 19:30ean, Posta Plazan.
2013ko urriaren 6an hasi zuen bidaia Hegoamerikan, eta Gabonak lagun batzuekin Bogotan igaro ostean, Cabo de la Velara jo zuen, aurretik egindako argazki-erreportaje bertara eramatera.
Urtarrilaren 7tik 8rako gauean lotarako hartu zuen Pujuru ostatutik "desagertu zen, arrazoi gabe eta arrastorik utzi gabe", haren familiak hasieratik salatu izan duenez. Lazaroren berririk gabe hainbat egun pasatu ondoren, etxekoek salaketa jarri zuten Ertzaintzan; Segurtasun Sailak Kolonbiako Poliziarekin eta Interpolekin elkarlanean abiatu zuen ikerketa.
Kolonbiako Poliziak Pujuru ostatua miatu zuen, eta Lazaroren objektu pertsonalak aurkitu zituen bertako armairu batean, tartean, ordenagailua, argazki-kamera, arropa, dokumentazioa, txartelak eta dirua. Kolonbiako Poliziak, berriz, Borja bilatzeko lanak abiatu zituen inguruan: kartelak banatu zituen, hainbat toki miatu zituzten, eta dirua ere eskaini zuten, zantzuren baten truke. Bi urtean ez da arrastorik lortu.
Ikertzaileek hiru hipotesi izan dituzte eskuartean denbora honetan: itsasoan itota hil zela Lazaro, basamortuan galdu zela edota bahitu egin zutela. Aukera bakar bat ere ezin izan dute baieztatu.
Familiak eta lagunek kasuaren ikerketarekin jarrai dezatela eskatuko diote, berriro, gaur agintariei.
Senideek laguntza eskatu diote Atzerri Ministerioari
Gasteizen hedabideen aurrean egindako agerraldi batean, gaztearen amak eta anaiak, Ana Maria Herrerok eta Sergio Lazarok, auziaren jarraipena egitea eskatu diote Espainiako Gobernuko Atzerri Ministerioari, desagerpena inork ahaztu ez dezan.
Abenduan, Gasteizko Udalak gutun bat igorri zion Ministerioari, eta Atzerrian dauden espainiarrentzako zuzendariak bilera bat egiteko gonbita egin zion familiari. Oraindik ez dira batzartu, baina joan egingo direla aurreratu du Borja Lazaroren amak.
Iaz, Iñigo Mendez de Vigo Europar Batasunerako estatu idazkariak gaztearen ama eta anaia hartu zituen, eta Kolonbiako eta Venezuelako enbaxadarekin hartu-emanak izatea erraztuko ziela esan zien.
Nolanahi ere, Atzerri Ministerioarekin komunikazioa izatea faltan botatzen dutela adierazi dute. Izan ere, Kolonbiako Poliziak ikertzen jarraitzen duela esaten duen arren, Enbaxadak eta Kontsulatuak hori hala den egiaztatu behar dutela iritzi diote.
a iritzi diote. a iritzi diote.Zure interesekoa izan daiteke
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.