Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako autobus geltoki berria, funtzionatzen hasteko prest

Azpiegiturak gainditu egin du suhiltzaileen ke proba. "Hurrengo egunetan" iragarriko dute noiz irekiko duten.
18:00 - 20:00
Horrelakoa da Donostiako autobus geltoki berria

Donostiako autobus geltoki berria funtzionatzen hasteko prest dago jada, azpiegiturak gainditu egin baitu suhiltzaileen ke proba.

Proba horretan kale egin izana izan zen, hain justu, urtarrilaren 15ean egitekoa zen inaugurazioa atzeratzeko kausa.

Udalak agiri batean azaldu duenez, geltokiak segurtasun neurri guztiak betetzen ditu jada. Horrenbestez, "hurrengo egunetan" iragarriko dute noiz irekiko duten.

Orain, Udalak, Aldundiak, garraio enpresek eta geltokia kudeatuko duen konpainiak balizko datak aztertuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X