Aurtengo inauteriak ere, euripean
Inauteri garaia etortzearekin bat, euritara jotzen duela dirudi. Aurten, behintzat, larunbatarekin, askorentzat egunik handienarekin, helduko dira prezipitazioak. Hala aurreikusi du behintzat Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Larunbat goiza lasaia izango bada ere, arratsalderako frontea sartuko da, eta euri-jasak utziko ditu denean. Ezin esan Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Tolosako inauterietako desfileak ateri egingo dituztenik; meteorologoak ez dira hori baieztatzen ausartu. "Tantaren bat bota dezake", aitortu diote eitb.eus-i. Dena dela, iragarpenaren arabera, "txarrena" egunaren azken partean etorriko da: gogotik egingo du euria.
Aratusteak giro atseginarekin abiatu dira. Ostegun Gizenean, ostarte zabalak espero dira, goi mailako hodeiak deseginda. Haizeak ekialdetik joko du, eta tenperatura fresko antzera ibiliko da: 12 ºC-ko maximoak kostaldean, eta 9 ºC ingurukoak, barnealdean.
Aldaketarik ez da espero Ostiral Meherako. Eguzkia izango da jaun eta jabe zeruan, goizeko behe-lainoa altxatuta. Hotz egingo du goizean. Eguzkia lagun, tenperaturak hiruzpalau gradu egingo du gora
Bi zati izango ditu larunbatak. Eguna hotzetik eta zeru argiekin abiatuko dugu. Haizeak hegotik joko du, zakar. Tenperaturak oso atseginak izango dira urteko sasoi honetarako: 18 gradura igoko da termometroa Bilbon, eta 10-15 ºC-ren bueltan ibiliko da barnealdean. Arratsaldean, baina, fronte bat sartuko da mendebaldetik, eta prezipitazioak utziko ditu lurralde osoan. Gauean, gogotik egingo du. Arratsalderako aurreikusita dauden desfileetan, euria egin lezake, asko izango ez bada ere.
Igandea modu bertsuan hasiko da, Euskalmeten arabera. Giro traketsa izango da nagusi; arratsalderako, ordea, atertzera egingo du. Haizeak ipar-ekialdeko ukitua izango du, eta tenperatura freskoa izango da.
Astelehen goizean, ateri eutsiko dio, baina arratsalderako prezipitazioak espero dira berriro. Halere, ez du larunbatean beste botako. Asteartean ere, giro desatsegina iragarri dute meteorologoek.
Iragarpena gorabehera, inauterizaleen esku dago giroa bero eta atsegin bihurtzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan gaurtik, sute arriskuagatik
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, nekazaritza eta basogintza lanak 06:00etatik 11:00etara baino ezingo dira egin.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.