Sare sozialen zelatariak
Mezua argia da: "Informazio bat benetakoa ote den ez badakizu, ez birtxiotu". Vost (Virtual Operation Support Tem) boluntario digital taldeak 2010ean sortu ziren Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), sare sozialen gorakadarekin batera. Izan ere, larrialdi egoeren kudeaketa erabat aldatu da sare sozialen ondorioz. Herritarrengana iristeko bidea erraztu da, baina egiaztatu gabeko mezuak zabaltzeko modua ere bai. AEBko adibidea hartuta, duela hiru bat urte abiatu zen Vost Euskadi, Jokin Zubieta babes zibileko larrialdietako teknikariaren zuzendaritzapean. Hiru lagun hasi ziren, eta 11 lagun (babes zibileko, larrialdietako eta segurtasuneko profesionalak, kazetariak eta informatikariak) ari dira orain, gau eta egun, larrialdi egoeren aurrean, atoan erantzuteko prest.
Zelan sortu zen Vost Euskadi?
2012an Valentzian egin zen kanpaina baten harira sortu zen. Sare sozialetan informazio ofizial gutxi eta gezur asko zeudela ikusi zen, edozein informazio zabaltzeko aukera zegoela, egia edo gezurra zen begiratu gabe. Espainian bazegoen boluntarioen sare bat, benetako informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa zabaltzeko lanean ari zena. Horregatik, larrialdietako eta babes zibileko kontu batzuk kudeatzen ari ginen hiru lagun elkartu ginen, hemen ere antzeko zerbait sortzeko. Luis Serrano Madrilgo 112 zerbitzuko arduradunak AEBko eredua eman zigun, eta proiektua martxan jartzea erabaki genuen.
Zein da eguneroko lana?
Sare sozialak erabilita, larrialdietako kudeatzaileei (112 zentroak, segurtasuna eta babes zibila) laguntzea da gure lana. Lau fase daude (planifikazioa, prebentzioa, esku-hartzea eta birgaitzea), eta fase horietan aritzeko bitarteko digital desberdinak erabiltzen ditugu. Gure lana egiteko, sistema asko erabiltzen ditugu: monitorizazioa, informazioaren azterketa, babes eta segurtasun mezuen bidalketa, crowmappinga, social media tresnen gestioa, informazioa trukatzeko eta koordinatzeko mezularitza...
Larrialdi egoeretan, informazioaren kudeaketa goitik behera aldatu da sare sozialen ondorioz...
Sare sozialen eta smartphoneen erabileraren ondorioz, erabat aldatu da komunikazioa, eta, horrekin batera, larrialdi egoerak kudeatzeko modua. Lehen, babes zibil eta segurtasun agentziek bidaltzen zuten informazioa, eta prentsaren edo irratiaren bidez jasotzen zuen informazioa herritarrak. Orain, edozein herritar izan daiteke informatzailea. Eta pertsona batzuek benetako informazioa emango dute, baina beste batzuek handitu egiten dute edo gezurrak zabaltzen dituzte gertakari baten inguruan. Hau oso arriskutsua da, beste larrialdi egoera bat sor daitekeelako. Hori dela eta, gertakariek sare sozialetan duten erantzuna oso kontuan hartu behar da beti, arriskua sor dezakeen edozein informazio ahalik eta azkarren gezurtatzeko.
Zelakoa da zuen ohiko lanegun bat?
Eguraldiaren berri emanez ekiten diogu egunari. Epe laburrera dauden ekitaldiak aztertu, eta lana antolatzen dugu. Larrialdietako informazioa monitorizatu egiten dugu, eta, gertakariren bat baldin badago, protokoloa abiarazten dugu.
Zer egiten duzue gezurrezko informazio baten aurrean?
Arriskua eragin edo kaltea sor dezakeen informazioa bada, benetako informazioarekin erantzuten dugu. Albiste bat gezurra dela atzematen badugu, larrialdietako arduradunei ematen diegu horren berri, eta gezurra dela baieztatuz gero, sare sozialetan joan-etorri handia duen informazioa den begiratzen dugu; nondik sortu den, jarraitzaileen kopurua, zenbat bider konpartitu den, noiz sortu den kontua... Sare sozialetan indar handia hartzen ari den gezurra bada, berehala erantzuten dugu, informazioa gezurtatuta. Kontu ofizialekin harremanetan jartzen gara, eta eurekin elkarlanean aritzen gara. Zenbaitetan, jarraitzaileei eskatzen diegu euren profiletatik mezua zabaltzeko, ahalik eta jende gehiagorengana heltzeko. Oso garrantzitsua da larrialdi egoeretan herritarrek sare sozialak ondo erabiltzea; alegia, kontu ofizialeko informazioari jaramon egitea.
Zein da gehien errepikatzen den gezurra?
Udaro jasotzen dugun mezu horietako bat da suteak amatzeko boluntarioak behar direla. Herritarrei dei egiten zaie motozerrak, ura eramateko ontziak eta nekazaritzako makinak hartzeko, eta suteak amatatzen laguntzeko. Eguraldiarekin lotuta, eskolak bertan behera gelditu direla dioten mezuak ere oso ohikoak dira.
Oihartzun handia izan dezakeen gertakari larri baten aurrean, zer egiten duzue?
Horrelako egoera baten aurrean, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin koordinazioa eta kolaborazioa. Lan ildo batzuk zehaztu, eta lanak banatzen ditugu Vosteko kideen artean. Estatuko zein nazioarteko taldeak ere jakinaren gainean jartzen ditugu.
Gogoan duzun egunik?
Uholdeak izan direnean, eta izan ditugun azken suteen kudeaketan (Berango, Donostia...) egindako lana aipatuko nuke, esfortzu handia izan baita. Bitxikeraia moduan, norbaitek Bilbon, El Corte Inglesen, izan zen suteaz egindako memea. Grazia egin zigun, oso ondo eginda dagoelako.

Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Leon XIV.a aita santuak lehendakaria hartuko du Vatikanoan maiatzaren 13an
Egun horretan egingo den audientzia orokorrera gonbidatu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko topaketa izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
72 urteko mendizale bat hil da Serantesen
Bizkaiko mendiaren hegal batean aurkitu zuten hilda, hainbat orduz haren bila aritu ondoren.
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, autobus baten eta auto baten arteko istripuan
17:00ak pasatxo gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, errepidea itxita dago eta ibilgailuen zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira.
Maleta susmagarri bat leherrarazi du Poliziak Iruñean
Iruñean, Espainiako gobernu-ordezkaritzaren egoitza aurrean norbaitek utzitako maleta batek susmo txarra eragin du, eta gune osoa itxi dute. Merindadeen plazako autobus markesina batean aurkitu dute maleta susmagarria.
Donostian emakume bat hiltzen saiatu zen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Hilketa saiakera egotzita, 26 urteko gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.
Gizon batek emakume bat hil du Esplugues de Llobregateko kale batean
Erasoaren ondoren, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira aurkitu dute Mossoek, eta atxilotu egin dute. Indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen hilketa.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.