Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Gasteizen, sute baten eraginez

Basauriko etxebizitza batean beste sute bat egon da, baina ez da zauriturik egon.

Adineko bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik Gasteizen, beren etxebizitzak su hartu eta gero. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Adinekoetako bat Txagorritxuko ospitalera eraman dute; bestea, Santiagokora.

Sua arratsaldeko 18:30ak igaro eta gero piztu da Diego Martínez de Álava kalean dagoen etxebizitzako egongelan.

Bertaratu diren suhiltzaileek ordubete behar izan dute sua itzaltzeko.

Handik gutxira, Leon kalean dagoen Basauriko etxebizitza batean beste su bat piztu da, baina ez da zauriturik egon. Suaren eraginez, eraikin guztia hustu behar izan dute, eta suhiltzaileek ordu baten ostean itzali dute sua.

tzali dute sua.

tzali dute sua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X