DONOSTIAKO UDALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zezenei buruzko galdeketa exijitzeko 10.000 sinadura aurkeztu dituzte

Donostia Antitaurina Orain plataformak aurkeztu ditu Udalean sinadurak, herri-galdeketa eskatuz. Iaz onartutako herri-kontsulten araudia betetzen bada, ekainean egin liteke galdeketa.
antitaurinos donostia firmak sinadurak EITB
Bi urteko debekuaren ondotik, iazko abuztuan itzuli ziren zezenketak Illunbeko zezen plazara.

Donostia Antitaurina Orain plataformak zezenketen inguruko herri-galdeketa deitzeko 10.000 sinadura bildu ditu, eta Donostiako Udalean utzi ditu gaur.  Hala, iaz herri-kontsulten inguruan onartutako araudia betetzeko eskatu diote herri mugimendu honetako ordezkariek Udalari. Araudi horren arabera, 8.000 sinadura behar dira, galdeketa bat abian jartzeko. 2.000 gehiago bildu dituzte.

Plataformatik esan dutenez, "herri partaidetzaren araudiak definitzen dituen epeen arabera, eta Udalak prozesua atzeratzen ez badu, herri-galdeketa ekainaren 19an egin daiteke, eta, horrela, biztanleriaren erabakia kontuan hartuta, aurtengo Aste Nagusian zezenketak ez programatzea posible da".

Baikor agertu dira Donostia Antitaurina Orain mugimenduko kideak. "Badakigu bidea luzea dela eta lan handia geratzen dela, batez ere, herri-galdeketan partaidetza ahalik eta handiena izatea dugulako helburu. Dena dela, baikor ikusten dugu etorkizuna, sinadurak biltzen ibili garen hilabete hauetan donostiarrek animalien erabilera eta gehiegikeriak baztertzen dituztela ikusi dugulako".

Bi urteko debekua

Iazko abuztuan itzuli ziren zezenketak Donostiako Aste Nagusira, bi urteko debekuaren ondotik; EH Bilduk zuzentzen zuen udal-gobernuak zezenketak kentzea erabaki zuen.

Illunbera zezenak itzultzeak zein Juan Carlos I.a erregea bertan egoteak polemika piztu zuten, eta protesta ugari egin ziren.

Eneko Goia Donostiako alkateak esan zuenez, "gaur-gaurkoz, zezenketak ikuskizun legalak dira eta, beraz, Udalak ez ditu zertan debekatu eta ez dizkie aparteko mugak ezarri behar".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.

GRAFCAV2882. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maialen Mazon hiltzeagatik akusatutako gizonak biktimaren odol orbanak zituen arropetan

Ostiral honetan egin da Arabako Probintzia Auzitegian ustezko hiltzailearen aurkako epaiketaren bosgarren saioa. Auzipetuaren arroparen hainbat lagin aztertzeaz arduratu ziren Ertzaintzako bi adituk deklaratu dute gaur. Zehazki, haren galtzetan zegoen orban bat, eta alkandoran eta zapatiletan zituen orban batzuk ikertu dituzte, eta ondorioztatu dute odol orbanak zirela eta odol hori Mazonen DNArekin bat zetorrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X