Kaleratzeak Stop
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alokabidek lau seme-alaba dituen familia bat etxegabetu du Gasteizen

Gaur bost etxegabetze izan dira Gasteizen. 2014ko urtarriletik 2015eko uztailera bitartean, Alokabidek 200 familia baino gehiago kaleratu ditu.

Kaleratzeak Stop plataformak jakitera eman duenez, Alokabidek (Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa) lau seme-alabadun familia bat etxegabetu du Gasteizen, alokairua ordaindu ezin dutelako.

Udaltzaingoa, Eusko Jaurlaritzaren abokatua eta idazkari judizial bat bertaratu dira Abetxuko auzoan dagoen etxebizitzara eta sarraila aldatu dute. Ordurako familia etxetik alde eginda zegoen.

Gurasoak, 13 eta 14 urteko seme-alabak eta bost urteko bikiak Gasteizko aterpetxera joan beharko dute orain, konponbide bat bilatu bitartean.

Aita langabezian dago duela bi urtetik. Hilean, 426 euro soilik kobratzen ditu eta elikagaiak Gasteizko Udalaren laguntzaren bitartez lortzen ditu. Duela bi hilabete diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen hasi zen, 425 euro hilean.

200 familia baino gehiago kaleratuta

Kaleratzeak Stop plataformak gogora ekarri du 2014ko urtarriletik 2015eko uztailera bitartean 200 familia baino gehiago etxegabetu dituela Alokabidek. Asteazken honetan bost etxegabatze izan dira Gasteizen, alokairua edo hipoteka ez ordaintzeagatik.

Aipatu familiak joan den astelehenean ohartarazi zuen kaleratu egingo zituztela, eta, tamalez, etxegabetzea gelditzeko beranduegi zela esan dute plataformatik.

Kaleratzeak Stop elkarteak Alokabide salatu du Eusko Legebiltzarrean adostutako akordioak eta Prozedura Administratiborako Legea urratzeagatik eta etxebizitza publikoetatik jendea kaleratzea saihesteko elkarlanari uko egitegatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X