Bikotekide ohiaren etxeari su ematen saiatu da gizonezko bat Nafarroan
Gizonezko bat atxilotu dute Nafarroako Erriberan bikotekide ohiaren urruntze-agindua hautsita, haren etxebizitzaren ateari su ematen saiatzea leporatuta.
Halaber, emakumearen oraingo bikotekidearen etxebizitzako atea erretzen saiatzea egotzi diote atxilotutakoari.
Guardia Zibilak jakinarazi dunez, joan den ostegunean, 23:20 aldera, emakume baten deia jaso zuten agenteek bikotekide ohia bere etxeko atera erretzen saiatu zela esateko. Guardia Zibilaren patruila bertaratuta, etxebizitzako atean eta inguruko etxebizitza baten kanpoaldean kalteak zeudela ikusi zuten. Hain zuzen ere, emakumearen bikotekidea bizi da etxe horretan.
Handik gutxira aurkitu eta atxilotu zuten ustezko erasotzailea, emakumearen bikotekide ohia, berarengandik 200 metrora urruntzeko agindua duena. Atxilotua espetxeratzeko agindua eman du epaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun