Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

240.000 euro, Kamiñaldeko bizilagunei laguntzeko

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Ondarroako Udalak batzorde misto parekide bat osatzea aurreikusi dute diru-laguntzen kudeaketa ikuskatzeko.
Ondarroako (Bizkaia) luizia. Atxiboko irudia: EFE
Ondarroako (Bizkaia) luizia. Atxiboko irudia: EFE

Eusko Jaurlaritzak 240.000 euroko premiazko aurrekontu-saila bideratuko dio Ondarroako Udalari, Kamiñaldeko luiziaren ondorioz kaltetutako pertsonen “oinarrizko beharrak” kudea ditzan, EAEko Exekutiboak agiri batean azaldu duenez.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak San Inazio kaleko 475 bizilagunen “behar oinarrizkoenak (etxetresna elektrikoak, etxeko gaiak, alokairua, etab.) estaltzeko neurria” onartu du. Luizien ondorioz, beren etxebizitzak utzi behar izan zituzten martxoaren 8a eta 12a bitartean.

Hondamendiak gizarte-larrialdiko laguntzetatik eta bestelako prozeduretatik kanpo geratzen direnez, bide horretatik bideratu izan balira, kaltedunek laguntzak jasotzeko epea luzeegia izango litzateke. Horregatik, Jaurlaritzak premiazko bidea hautatu du, Exekutiboak berak argitutakoaren arabera.

Aurreikuspenen arabera, luiziak kaltetutako etxebizitzetako lehen lerroko bizilagunek ezingo dute gutxienez urtebetean itzuli euren etxeetara, eta, gainerakoek, gutxienez lau hilabetean.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Ondarroako Udalak batzorde misto parekide bat osatzea aurreikusi dute diru-laguntzen kudeaketa ikuskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X