Bruce Springsteen Donostian ikusteko gida
Lurraldebus eta DBUS konpainiak maiatzaren 17an Donostiara milaka pertsonen etorrerarako prestatzen ari dira. Egun gutxi falta dira Anoetan egingo den Bruce Springsteen-en The River Tour 2016 kontzerturako eta, hiria leku eta ordu berean milaka pertsona hartzeko prestatu behar da.
Zentzu horretan, garraio publikoak garrantzi handia dauka pertsonen joan-etorria bermatzeko. Lurraldebus, DBUS eta Euskotren konpainiek, zerbitzuaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartuko dituztela esan dute.
Lurraldebus
Marisol Garmendia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako diputatuak esan duenez, batez ere, ibilbide ertaina eta luzea daukaten lineak indartuko dituzte; Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Ermua, Bergara, Arrasate, Bilbo eta Gasteizkoak, hain zuzen.
Gaineratu duenez, kontzertua bukatuta, Bilbora eta Gasteizera bueltan joateko zerbitzu berezi bat jarriko dute 01:30tan.. Modu berean, Azpeitia-Azkoitia, Eibar-Ermua eta Bergara-Arrasate-Eskoriatza lineatan ere zerbitzu berezia jarriko dute 01:30tan hiriburuko autobus geltokitik.
Beste linea guztiak, Realaren partidu egunetan ere zerbitzu bereziak dituztenak, (Andoain, Tolosa, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Irun), 01:00an aterako dira Anoeta estadioaren ingurutik.
Txartelak erosteko eta, zerbitzua bermatzeko helburuarekin, Lurraldebusen webgunetik erreserba egitea beharrezkoa izango da, erosketa autobus geltokian egingo dutenentzat.
Bilbo, Gasteiz edo Eskoriatzara doazenentzat txartelak online edo Pesa-ko bulegoetan eros ditzakete. DB02 ETA UK01 linea hartu behar dutenek aldiz, mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbidera e-posta bat bidali beharko dute autobus linearen datuak, helmugako udalerria, izena eta NAN-a adieraziz.
DBUS
DBUSen arabera, , egun horretan hiriko autobusen zerbitzu berezia eskainiko dute bai kontzertuaren aurretik eta bai, kontzertuaren ostean ere.
- Kontzertuaren aurretik: 17:00ak eta 21:00ak bitartean eta, 10 minuturo, zerbitzu berezia eskainiko dute Poliklinika eta Anoeta artean, Illunbe eta Miramoneko aparkalekuetatik Estadiora joateko. Geltokiak Illunbe, Ospitaleak eta Poliklinikan egongo dira. Gainera, Miramonetik Anoetara joateko, 17 eta 28 lineak ere pasatuko dira bertatik.
Honez gain, beste zerbitzu berezi hauek izango dira :
Boulevardetik, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, minutu gutxiko tartearekin etengabe aterako dira.
Gros eta Antiguatik, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, 10 minuturo.
Beste autobus linea guztiek ohiko zerbitzua eskainiko dute.
- Kontzertuaren ondoren: : Gaueko 00:15 eta 00:30 artean gutxi gorabehera zerbitzu bereziak eskainiko dira ondorengo auzoetara: Antigua, Gros, Ategorrieta, Bidebieta, Zentroa, Boulevard, Egia, Itxaurrondo, Altza, Ospitaletako aparkalekuak, Miramon, Oriamendi, Aiete, Erribera, Loiola eta Martutene.
Euskotren
Euskotrenek ere Springsteenek kontzerturako trenen zerbitzu berezia jarriko du.
Bruce Springsteenen kontzertuaren ondoren bertaratuko diren pertsonen joan-etorriak errazteko helburuarekin, behin hori bukatuta tren zerbitzuak eskainiko dira Anoetatik Hendaiara, Lasartera eta Zumaiara (Amaran trenez aldatzea egin gabe). 80 minututan gutxi gorabehera zortzi tren irtengo dira: bost Hendaiara, bi Zumaiara eta bat Lasartera:
- Lehenengoa: Hendaiara
- 10 minutu geroago: Hendaiara
- 5 minutu geroago:Lasartera
- 3 minutu geroago:Hendaiara
- 15 minutu geroago:Hendaiara
- 2 minutu geroago: Zumaiara
- 13 minutu geroago: Hendaiara
- 30 minutu geroago: Zumaiara
Kontzertua baino lehen zerbitzua ohiko trenekin burutuko da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren webgunean eta Twitterren.
Aparkalekuak
Anoeta inguruan auto pilaketak ekiditeko, aparkaleku bereziak izango dira Miramongo parke teknologikoaren inguruan, kontzertura kotxe pribatuz joatea erabakitzen dutenentzat. Aparkaleku hauetatik Anoetara iristeko, DBUSak autobus linea berezi bat jarriko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.