Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotuta,bikotekideari irakiten zegoen olioa botatzeagatik

Barañaingo 28 urteko bizilagun bat espetxera bidali dute tratu txarrak leporatuta, bikotekideari irakiten zegoen olioa botatzeagatik.

Barañaingo 28 urteko bizilagun bat espetxera bidali dute tratu txarrak leporatuta, bere bikotekideari olio beroa bota ondoren. Biktimak bigarren graduko erredurak izan ditu eta Nafarroako ospitalera eraman behar izan dute aurpegian, eskuetan, bularrean eta lepoan izandako zauriak sendatzera.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, zartagin batean olioa berotzen jarri eta,  emakumea lo zegoela, gorputzetik bota dio erasotzaileak 23 urteko Barañaingo bikotekideari.

Auzokide batek eman dio abisua Foru Poliziari, eta bertaratu direnerako ustezko erasotzailea alde eginda zegoen. Erasotzailea atxilo hartzen duten bigarren aldia da: 2009an atxilotu zuten lehenengo, beste bikotekide bati tratu txarrak ematea leporatuta. Biktima babesteko eta berarengana urruntzeko agindua eman zuen orduan epaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X