Espainiako Estatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zika birusak eragindako bigarren mikrozefalia kasua atzeman dute

Fetuari malformazioak atzeman eta gero, emakumeak haurdunaldia etetea erabaki du.
MAM-eko argazkia: virus-zika_
MAM-eko argazkia: virus-zika_

Zika birusa duen eta haurdun dagoen emakumezko baten fetuari malformazioak atzeman dizkiote Espainiako Estatuan. Horregatik, emakumeak haurdunaldia etetea erabaki du.

Duela hilabete, Kataluniako emakume batek malformazioak dituen haur bat izan zuen.

Orain arte, haurdun dauden 21 emakumeri atzeman diete Zika birusa, eta, oraingoz, bi fetutan atzeman dituzte malformazioak.

Gaur jakinarazitako kasuari dagokionez, emakumea Latinoamerikan bizi zen, baina Espainiara joan zen gaixotasunaren lehen sintomak identifikatu eta gero, haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan zegoela.

Ekografia egitean, fetuari malformazioak atzeman zizkioten haurdunaldiaren bigarren hiruhilekoan, eta emakumeak abortatzea eskatu zuen.

Guztira, 141 kasu zenbatu dituzte orain arte Estatuan; horietako bat, EAEn, eta hiru, Nafarroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X