Ikerketa batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentziako metroaren istripua segurtasun ezak eragin zuen

Ikerketa batzordeak Francisco Camps Valentziako presidente ohia eta Juan Cotino kontseilari ohia jo ditu, besteak beste, erantzule politikotzat. 43 pertsona hil ziren.

Parlamentuko ikerketa batzordeak ondorioztatu du Valentziako metroko istripua trenbidearen segurtasun faltak eragin zuela eta ezbeharraren arduradun politikotzat jo ditu Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia eta Juan Cotino kontseilari ohia, besteak beste.

Istripua 2006ko uztailaren 3an jazo zen eta 43 pertsona hil ziren.

Valentziako Parlamentuak ikerketa batzordea osatu zuen eta gaur jakinarazi dituzte ondorioak Alderdi Sozialistak, Compromisek, Ciudadanosek eta Podemosek. Alderdi Popularrak iragarri du dokumentuaren kontrako boto partikularra aurkeztuko duela, “erantzukizun politikoak orain eskatzea astakeria delako”.

Ikerketaren beste ondorioetako bat da ezbeharraren gaineko kudeaketa politikoa “zabarkeriaz eta arinkeria interesatuaz” egin zela, Valentziako Irrati Telebista publikoak “informazio partziala” argitaratu zuela, PPren interesen mesedetan.

Camps eta Cotinoz gain, Victor Campos Valentziako presidenteorde ohia, Vicente Domine Garraio zuzendari ohia eta Serafin Castellano PPren Parlamentuko bozeramailea ere jo ditu ezbeharraren arduradun politikotzat.

Valentziako Generalitatearen menpeko Trenbide enpresa publikoko zenbait zuzendari, Pedro Garcia Valentziako Telebista publikoko orduko zuzendari nagusia eta Canal 9ko informatibo burua, Lluis Motes,  ere jotzen dituzte erruduntzat.

“Istripuaren arrazoiak asko izan ziren, baina denek oinarri bera dute: inbertsio falta eta kudeaketa txarra, batez ere zirkulazioaren segurtasunari dagokionean”, dio txostenak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Agentes de la Policía Municipal de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por POLICIA MUNICIPAL DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/8/2022
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X