Ondarroako bizilagunek obrak finantzatzeko laguntza eskatu dute
Ondarroako 500 bizilagun inguru bildu dira gaur Kamiñaldeko maldetatik gertu, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzeko mendia egonkortze aldera egiten ari diren lanak finantzatzen lagun dezaten.
Hogei minutuko elkarretaratze isila egin dute, Kamiñalden jazo ziren luiziak gertatu zirenetik lau hilabete igaro direla baliatuta. Luizi horien eraginez, 176 familiak beren etxeetatik atera behar izan zuten, eta, oraindik ere, euren etxeetatik kanpo jarraitzen dute.
Ekitaldian parte hartu dutenak gorriz joan dira "kale gorrian" daudela salatzeko.
Aiert Etxani etxegabe dauden auzotarren plataformako bozeramaileak deitoratu egin du ezbeharra izan zenetik lau hilabete pasatu direnean, Ondarroan bizitzeko beharra daukaten zenbait familiari oraindik ez dietela beste etxe batean osatu eman.
Etxanizek azaldu duenez, gaurko elkarretaratzearekin Kamiñaldeko konponketa-lanen finantzaketa eza dela-eta daukaten "ziurgabetasuna" agerrarazi nahi izan dute.
Baieztatu duenaren arabera, nahiz eta Ondarroako Udalak dagoeneko finantzaketa-plan bat aurkeztu dien bai Eusko Jaurlaritzari, bai Bizkaiko Foru Aldundiari, ez du horri buruzko erantzunik jaso.
Etxanizen esanetan, Ondarroako Udalak ezin diezaioke aurre egin berak bakarrik lan horien finantzaketak balioko duten 17 milioi euroei.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.