Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pilaketak N-1 errepidean, Tolosan eta Iruran, bi istripuren ondorioz

Ordu erdiko tartean eta kilometro gutxiko distantzian bi istripu izan dira, eta ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.

Bi istripu izan dira goizean N-1 errepidean, Tolosa eta Irura parean, hurrenez hurren. Ondorioz, ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lehen ezbeharra 07:00ak aldera jazo da Tolosa parean, hainbat ibilgailuk talka egin dute bertan.

Handik ordu erdira, eta kilometro gutxira, bi autok elkar jo dute Irura parean.

Bi ezbeharron ondorioz, pilaketak egon dira Gasteizko noranzkoan, ibilgailuak bidetik kendu dituzten arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X