Huesca
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako eta Bizkaiko bi eskalatzaile erreskatatu dituzte Ordesan

Erreskatea zortzi orduz luzatu da. Bi mendizaleak onik daude.
Rescate escaladores Ordesa. Foto: Guardia Civil
Erreskatearen une bat. Argazkia: Guardia Zibila

Guardia Zibileko espezialistek bi eskalatzaile erreskatatu dituzte, bata gipuzkoarra eta bestea bizkaitarra, Ordesako Parkean (Huesca) eskalatzen ari zirela erorikoa izan eta gero. Agenteek zortzi ordu baino gehiago eman dituzte bi euskal herritarrak salbatzeko.

Antza denez, eskalatzaileetako batek erorikoa izan zuen, eta soka bakar batetik eskegita geratu zen, ez gora ez behera egin ezinik.

Egoera aztertu eta gero, Guardia Zibileko agenteek hormaren tontorreraino jo zuten helikopteroz, baina horma oso etzanda dagoenez, ezin zituzten eskalatzaileak ikusi.

Jaisteko lau ordu baino gehiago behar izan zituzten harkaitzak sortutako oztopoengatik eta horman 150 metro soka baino gehiago ipini behar izanagatik, baina azkenean eskalatzaileak zeuden lekura heltzea lortu zuten.

Eskalatzaileak, Bizkaiko eta Gipuzkoako (zehazki, Hernanin jaio baina Goizuetan bizi den bat) bi lagun (39 eta 40 urte), hartu eta jatsi egin zituzten, lurra ukitzeraino, hurrengo bi orduetan.

Azkenik, eskalatzaileak onik atera zituzten helikopteroz, Ordesako Belazeraino, eta hortik aurrera euren kabuz jarraitu zuten.

u zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X