Sutea Kanarietan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basozain bat hil da eta 700 pertsona etxetik atera dituzte La Palman

El Paso herrian atzo piztutako sua amatatzeko lanetan zebilen basogintzako langilea. Poliziak gizon bat atxilotu du, sutea eragin duelakoan.
18:00 - 20:00
Basozain bat hil da La Palman, jada 1.000 hektarea erre dituen sutean

La Palma Kabildoko Ingurumen Unitateko basozain bat hil da gaur asteazkenean El Paso herrian (La Palma, Kanariak) piztutako sutea amatatzen ari zela.

54 urteko gizonezkoa da zendutakoa, Unitateko iturriek zehaztu dutenez.

Sutea atzo piztu zen, irlaren hego-ekialdean, El Paso herritik gertu. Gauean Tenerifeko militarrak ere hurbildu dira eremura, baina oraindik amatatu gabe dago sua. Goizean goizetik bost helikoptero dabiltza ingurua bustitzen, eta egunean zehar, laguntza gehiago heltzea espero da.

Badaezpada, inguruko herrietako 700 bizilagun ebakuatu eta El Pasoko kiroldegira eta futbol zelaira eraman dituzte. Zehazki, Tacande, San Nicolas, El Charco eta Jedey herrietakoak dira etxetik ateratakoak.

Gizon bat atxilotu dute

Guardia Zibilak 27 urteko alemaniar bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sutea eragin zuelakoan. Atxilotua Los Llanos de Aridane kuartelera eraman zuten, eta han dute epailearen aurrera noiz pasako zain.

Guardia Zibilaren arabera, uztondo batzuei su eman zien gizonak, eta horrek eragin zuen sutea. Arduragabekeria egotzita atxilotu dute.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu