SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Palmako suteak 3.600 hektarea erre ditu jada

Hainbat erkidegotatik helikopteroak bidali dituzte La Palmara, airetik sua itzaltzen laguntzeko. Horrez gain, lurretik 200 bat langile ari dira itzaltze-lanetan parte hartzen.
18:00 - 20:00
2.500 lagunek utzi behar izan dituzte euren etxeak Palman, suteagatik

Larrialdi zerbitzuek Palman piztutako sutearen ipar partea geldiaraztea lortu dute, hiru egunez borroka egin ostean, eta orain ekialdera eta hegoaldera hedatzea galaraztea dute helburu.

Dagoeneko 3.600 hektarea erre dira, eta 2.500 pertsonak etxetik alde egin behar izan dute.

Haizearen norabidea aldatzen ez bada, eta hedapena galarazten badute, egoera hobea dela esan ahalko dutela azaldu du Isabel Garcia Tejerina Espainiako Gobernuko jarduneko Ingurumen ministroak.

Iparraldean baikor diren arren, kezka nagusia hegoaldea da une honetan, eta bertan ari dira suhiltzaileen hegazkin guztiak lanean, bat izan ezik.

Ministroaren esanetan, oraindik ezin dute jakin noiz izango duten sua kontrolatuta, eguraldiaren araberakoa izango baita hori.

Horregatik, kontuz ibiltzeko deia egin die herritarrei, Kanarietan beroaldia baitago. Uharte batzuetan, 39 ºC baino gehiago markatzen dute termometroek.

Muturreko tenperatura horiek eta hezetasun ezak, hain justu, sutea itzaltzea zailtzen dute.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu