SOS Arrazakeriak kanpaina berria aurkeztu du, 'manteroen' aldekoa
SOS Arrazakeriak, Mbolo Moy Doole, Bilboko Konpartsak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteekin batera, aurkeztu du kanpaina berria, zeinak 'manteroen' aldekoa den eta izenburu duen 'Kalea guztiona da. Bizirautea ez da delitua, manteroa izatea ere ez'. Kanpainaren bidez, politika arrazista eta klasista salatu nahi ditu.
Bilbon egindako prentsaurrekoan, SOS Arrazakeriako ordezkari Ainhoa Madariagak adierazi du Bilboko Udalak jarraitzen duela "top manta kriminalizatzen eta erreprimitzen". Jarrera horren eraginez, duela urtebete udaltzainak jai-gunean sartu ziren, "indarkeria erabiliz", eta bertan zeuden saltzaileen artikuluak kendu zituen. Azkenean, auzoko batzuk identifikatu zituzten, "agenteen jarrera bortitzagatik protestatzen ari zirelako"; identifikatuetako bat epaiketaren zain dago.
Madariagak nabarmendu du salmenta ibiltaria eta top manta ez direla mehatxurik segurtasunerako: "Manteroak eta saltzaile ibiltariak ez dira arriskutsuak, nahiz eta Udaltzainaren erretorikak eta botere politiko eta mediatikoak hala esaten duten".
"Irteerarik gabe"
Ildo beretik, Mbolo Moy Doole elkarteko ordezkari Cheykh Gueyek salatu du top mantan aritzen diren pertsonak "irteerarik gabe" daudela: "Ezin dute errotze soziala tramitatu; izan ere, ez dute lan-kontraturik, eta ez dute aukerarik bat izateko, erregularizatu gabe daudelako".
Legeei buruz, ondorengoa esan du Gueyek: "Bidezkoak ez direnean, aginte-obedientziako erlazioa bilakatzen da; eta legeak ez dira bidezkoak probokatzen dutenean eta arrazakeria edo klasismoaren aurrean axolagabe bilakatzen direnean".
Halaber, SOS Arrazakeriak eta parte hartu duten gainerako elkarteek eskatu diete bilbotarrei "ez uzteko Aste Nagusia gune itxi eta elitista bihur dadila; boteretsuenen interesek ez lituzkete zapaldu beharko gizarteko lagun pobretuenak".
n pobretuenak".Albiste gehiago gizartea
Zarrakazteluko sutea kontrolik gabe doa aurrera, baina ez dago arriskurik herritarrentzat
Nafarroako Babes Zibilak kaltetutako eremura ez hurbiltzeko eta ateak eta leihoak itxita edukitzeko eskatu die udalerriko biztanleei, etxeetan kea sar ez dadin.
Gizonezko bat atxilotu dute Algortan, Portu Zaharreko jaietan sexu-eraso bat egiteagatik
Udalak eta Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:00etan, Portu Zaharreko eskaileretan.
Andre Maria Zuriaren jaien balantze oso positiboa: gasteiztarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak, eta parte-hartze handia izan da egun askotan. Gainera, bizikidetza izan da nagusi. Bestalde, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.
Altzan atxilotutako gizon batek erasotako biktimak Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude
EITBk jakin ahal izan duenez, atxilotua ez daerakundeko gizarte hezitzaile bat, foru erakundetik kanpoko pertsona bat baizik. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak hasiera-hasieratik aktiboki lan egin du Ertzaintzarekin.
Jendetza bildu da Andre Maria Zuriaren plazan, Zeledon agurtzeko
Zeledonen igoerak eman die amaiera Gasteizko jaiei, alaitasuna nagusi izan den sei egunen ostean. Jendetza bildu da goizaldean Andre Maria Zuriaren plazan, blusa eta nesken kuadrillekin elkartutako txarangen ondoan. Hala, Zalduondoko baserritar maitatua San Migel elizako dorrera itzuli da, datorren urtera arte.
22 urteko bi pertsona hil dira eta bat larri zauritu da Berantevillan izandako trafiko-istripu batean
Zauritua Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
Airez eta lurrez ari dira lanean Zarrakaztelun piztu den baso-sutean
Suhiltzaileekin batera, sei helikoptero eta lau hegazkin ari dira lanean, horietako bat koordinazio lanetan. Oraingoz, ez dago arriskurik herritarrentzat. Gauean, lurretik aritu dira sua itzaltzeko lanetan.
Kanoikadaren eztandarekin, lehertu da Donostiako Aste Nagusia
Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.
Adingabe bat atxilotu eta hamar ikertzen ari dira uztailaren 20an Azpeitian izandako istiluengatik
Desordena publikoak eragitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egitea egozten diete guztiei. Atxilotua, 16 urtekoa, aske utzi dute, beharrezko polizia-eginbideak bukatutakoan.
Beroak hauspotuta, zimitz izurritea Gorraitzen
Gorraitz herrian sekulako amesgaiztoa bizi dutela salatu dute bizilagunek. Beroak hauspotuta, astebete baino gehiago da zimitz izurrite batek herria hartu duela. Egoera horren aurrean, fumigatzeaz gain, prebentzio-neurriak ere exijitu dituzte herritarrek. Bideoan, Javier de Arbizu eta Ane Irigoien bizilagunek azaldu dute egoera.