Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude Altzan atxilotutako gizonaren erasoak jasan zituzten biktimak
EITBk jakin duenez, atxilotua ez da erakundearen gizarte hezitzailea, erakunde kanpoko langilea baizik. Iturri ofizialen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak modu aktiboan lan egin du hasieratik Ertzaintzarekin gertatutakoa argitzeko.
Donostiako Altza auzoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Donostiako Altza auzoan atxilotutako 27 urteko gizon baten sexu erasoak jasan dituzten adingabeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean eta zaintzapean daude, EITBk igande honetan jakin duenez.
Foru Aldundiak ez du gertatutakoa baieztatu, adingabeen intimitatea babesteko asmoz, baina, iturri ofizialen arabera, hasiera-hasieratik aritu da Ertzaintzarekin batera lanean gertatutakoa argitzeko.
EITBk jasotako informazioaren arabera, atxilotua ez da erakundearen gizarte hezitzailea, foru erakundetik kanpoko langilea baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda