Beroak ez du etenik emango Euskal Herrian: tenperatura altuek joera berean jarraituko dute hurrengo astean
Gauean ere ez da atsedenik izango. Espero da Euskal Herrian gau tropikalak izatea, 20 ºC-tik jaitsiko ez diren tenperaturekin, eta, kasu batzuetan, goizaldean bero zakarra egin dezake.
Euskal Herriari eragiten dion bero bolada honek tenperatura altuekin jarraituko du datozen egunetan, batez ere barnealdean, EITBko meteorologia zerbitzuak jakinarazi duenez. Hala, maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko toki askotan, eta, kostaldean, 31-33 ºC ingurukoak.
Astelehen honetan, hodei gutxi izango dira zeruan, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdean.
Lizarran, Iruñean edo Tuteran, esaterako, 41 ºC-ra iritsiko dira maximoak, eta, ondorioz, alerta laranja ezarriko dute berriro, tenperatura altuengatik.
Antzeko egoera izango da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barnealdeko zonaldeetan, muturreko balioak ere espero baitira, giro lehorra lagun, sargori sentsazioa areagotzen duena.
Kostaldean, itsasoaren eraginez giroa zertxobait freskoagoa izango den arren, beroak bere horretan jarraituko du, 30 ºC-tik gorako tenperaturekin eta hezetasun handiarekin, bero sentsazioa areagotuz.
Gainera, aurreikuspenen arabera, arratsaldean ekaitzak izango dira, batez ere Ipar Euskal Herrian, eta zaparradak botako ditu. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute inguruan, trumoi-ekaitzak jo dezakeelako.
Gauek ere ez dute lasaitasunik ekarriko. Espero da Euskal Herrian gau tropikalak izatea, 20 ºC-tik jaitsiko ez diren tenperaturekin, eta, kasu batzuetan, goizaldean bero zakarra nagusitu daiteke, atsedena zailduz.
Horregatik guztiagatik, kontu handiz ibiltzea, ura maiz edatea eta eguzkitan luzaro ez egotea gomendatzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.