Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Lezon

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu du erasoarekin zerikusia duelakoan.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Emakume bati sexu-erasoa egin diote bart Lezon, eta Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

01:30 aldera, emakume batek 112 larrialdietarako telefonora deitu du, Lezon sexu-erasoa egin diotela esanez. Auto baten barruan gertatu omen da.

Emakumeak jarritako salaketaren arabera, sexu-erasoa egin ostean, Errenterian utzi du erasotzaileak.

Ertzaintzak ibilgailua identifikatu ostean, ustezko erasotzailea atxilotu du, 06:30ean, A-1 errepidean, Gasteiz inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X