Irailaren 15etik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mediku ziurtagiriak farmazietan ere izango dira salgai, Bizkaian

Egun, ziurtagiriak eskuratzeko Bizkaiko Medikuen Kolegiora, Bilbora, joan behar dute bizkaitarrek.

Mediku ziurtagirientzako inprimaki ofizialak farmazietan ere egongo dira salgai, Bizkaian, medikuen eta farmazeutikoen kolegioek gaur egindako itunari esker.

Egun, ziurtagiriak eskuratu nahi dituzten herritarrek Bizkaiko Medikuen Kolegiora, Bilbora, joan behar dute.

Estankoetan ere egon ohi dira salgai, baina dagoeneko gero eta gutxiago dira zerbitzu hori eskaintzen dutenak. Beraz, bizkaitar gehienak Bilbora joan behar izaten dira.

Bizkaiko Medikuen eta Farmazeutikoen Kolegioek lortutako akordioak herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea du helburu.

Mediku ziurtagiriak irailaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri Bizkaiko farmazietan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X