Basauriko San Migelgo jaiak 2016: jai-egitaraua
Basaurin, 2016ko San Migelgo jaiak ostiral honetan hasiko dira (irailaren 23an), eta urriaren 2an bukatu (igandea da). Bederatzi festa-egun izango dira, eta hainbat jarduera dituzte prestatuak herritarrek ikus ditzaten, haiekin goza daitezen, eta parte har dezaten.
Hau da, osorik, San Miguel jaietako egitaraua, Mikelats Elkartekoen eskutik; haiek prestatu dute dena.
Irailak 23, ostirala
22:30ean: Itxatxak parkean, musika-jaialdia herriko taldeekin: Kauce, Astrid eta Hoax Attack. Txosna-gunean jarraituko dugu jaiarekin.
Irailak 24, larunbata
11:00etan: Gernika kaletik, San Migelgo auzokoentzako IV. Bizikleta Martxa, “Gurpil Aulkia Andreyrentzako”, eta Arantza Bifidoaren ikerketan laguntzeko ASEBI Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia Bizkaia Elkartearentzako.
17:30ean: Taberna Nagusian, Kuadrillen topaketa.
18.00etan: Kuadrillen jaitsiera emango dion txupina, Danbolin, Ardoa Barrura eta Adiskideak fanfarriek eta Batukadak alaituta.
19:00etan: Ixatxak parkean, pregoia, "Zirikariak" koadrilaren eskutik, txupinazoa eta Jaitsiearen sari-banaketa. Nor izango da aurtengo txupineroa?
22:30ean: Ixatxak parkean, erromeria: Ze Esatek eta Honat.
Irailak 25, igandea
9:30ean: Ixatxak parkean, indaba herrikoia egiteko sakramentuak, ogia, ardoa eta postrea biltzea.
10:00etan: Eleuterio Villaverde kalean, agroekologia, tokiko artisautza eta gizarteratze azokoaren XI. Edizioa. Antolatzailea: San Migel Bizirik.
12:15ean: Ixatxak parkean, bertso-saioa, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesen eskutik.
13:30ean: Ixatxak parkean, Herri Kirolen erakusketa, Sokarri Elkartearen eskutik. Txingak, barrenadoreak, trontza, sokatira eta lokotxak izango dira, besteak beste.
14:00etan: Ixatxak parkean, bazkaltzera! On egin!
17:00etan: Saibimendi tabernan, Dardo Txapelketa, San Migelgo auzokideentzako. Antolatzailea: Saibimendi taberna.
17:00etan: Kuadrillen arteko XII. Olinpiadak. 16 urtetik gorakoentzako jolasak. Laguntzaileak: Susterrak.
19:00etan: Ixatxak parkean, apur bat dantzatzeko, erromeria.
Irailak 26, astelehena
16:45ean: Hernan Cortesen, txikientzako askaria. Laguntzailea: Elorrieta Harategia.
17:00etatik 20.00etara: Hernan Cortesen, 3-9 urte bitarteko neska-mutilentzat, ludoteka, 20 jolasekin, eta ipuin-kontalaria.
17:00etatik 20:00etara: Ixatxak parkean, 9-16 urte bitarteko neska-mutilentzat, balance bike zirkuitua, sukaldari txikiak eta surfa.
18:00etan: Taberna Nagusian, Nazioarteko IX. Partxis Txapelketa. Laguntzailea: Zirikariak.
20:00etan: Alzaga eta Saibimendi tabernetan, IX. Mus Txapelketa (finalaren eguna, izena eman duten bikote-kopuruaren arabera).
Irailak 27, asteartea
17:00etatik 20:00etara: Pilotalekuan, 4-9 urte bitarteko neska-mutilentzat, aurpegi-margoztea, bi puzgarri (txikia eta ertaina) eta bi ohe elastiko.
17:00etatik 20:00etara: Ixatxak parkean, 9-16 urteko neska-mutilentzat, arku-tiroa, giza futbolina, sumo-borroka eta arbola eskalatzea.
18:00etan: Taberna Nagusian, Nazioarteko IX. Partxis Txapelketa. Laguntzailea: Zirikariak.
19:00etan: Ixatxak parkean, Txokolatada.
20:00etan: Alzaga eta Saibimendi tabernetan, IX. Mus Txapelketa (finalaren eguna, izena eman duten bikote-kopuruaren arabera).
Irailak 28, asteazkena
17:00etan: pilotalekuan, Haurrentzako tailerrak, saskibaloi-zelaian. Laguntzaileak: Susterrak.
17:00etatik 20:00etara: pilotalekuan, 4-9 urte bitarteko neska-mutilentzat, jolas erraldoien karrusela.
17:00etatik 20:00etara: Ixatxak parkean, 10-16 urte bitarteko neska-mutilentzat, zezen mekanikoa, amerikar pistako puzgarria eta karts-zirkuitua.
18:00etan: Taberna Nagusian, Nazioarteko IX. Partxis Txapelketa. Laguntzailea: Zirikariak.
18:00etan: Saibimendi Tabernan, XI. Igel Txapelketa.
20:00etan: Alzaga eta Saibimendi tabernetan, IX. Mus Txapelketa (finalaren eguna, izena eman duten bikote-kopuruaren arabera).
Irailak 29, osteguna (Zaindariaren Eguna)
17:00etatik 20:00etara: Ixatxak parkean, 10-16 urte bitarteko neska-mutilentzat, tirolina handia eta txikia, giza futbolina eta rollerball.
17:00etatik 20:00etara: Hernan Cortesen, 4-9 urte bitarteko neska-mutilentzat, zirku-tailerra eta malabarrak, eta bi puzgarri.
17:30ean: Ixatxak parkean, umeentzako tailerrak, ASEBI Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia Bizkaia Elkartearen eskutik.
18:00etan: Taberna Nagusian, Nazioarteko IX. Partxis Txapelketa. Laguntzailea: Zirikariak. 19:00etan: Ixatxak parkean, dantzatzeko, Jaikide Diskofesta.
19:00etan: Zaindariaren omenezko Meza.
19:30ean: Buruhandiak eta Etxebarria aita-seme Trikitilariak.
19:30ean: Ixatxak parkean, txorizoa sagardotan.
20:00etan: Alzaga eta Saibimendi tabernetan, IX. Mus Txapelketa (finalaren eguna, izena eman duten bikote-kopuruaren arabera).
Irailak 30, ostirala (Umeen Eguna)
17:00etatik 20:00etara: Gernika kalean, 3-16 urte bitarteko neska-mutilentzat, bi puzgarri, amerikar pistako puzgarria, eta zezen mekanikoa.
17:00etatik 20:00etara: Hernan Cortesen, 4-9 urte bitarteko neska-mutilentzat, aitite-amamentzako ginkhana eta makilaje-tailerra.
19:00etan: Ixatxak parkean, sardina-jan herrikoia, Mikelats Kultura Elkate eta San Migel Auzo Elkartearekin.
19:00etan: Sofia Taramona EPn, Premini Mailaren saskibaloi-erakustaldia, Sofia Taramona Eskola, Gaztelu Eskola eta Bidaideak BSR (Bilbo) taldeekin, BSR Basketen eskutik, "Gurpil Aulkia Andreyrentzako", eta Arantza Bifidoaren ikerketan laguntzeko ASEBI Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia Bizkaia Elkartearentzako.
20:00etan: Sofia Taramona EPn, aerobic- eta zumba-erakustaldia, ALESI Elkartearen laguntzarekin, "Gurpil Aulkia Andreyrentzako", eta Arantza Bifidoaren ikerketan laguntzeko ASEBI Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia Bizkaia Elkartearentzako.
22:00etan: Recreativos San Miguelen, XXV. Futbolin Txapelketa.
22:30ean: Ixatxak parkean, musika-jaialdia: Real Straits eta DJ Markelin.
Eta jaiarekin jarraituko dugu txosna-gunean.
Urriak 1, larunbata
11:30ean: Ixatxak parkean, tiragoma
12:00etan: Ixatxak parkean, buruhandiak.
14:00etan: Sofia Taramona EPn, VI. paellada herrikoia.
18:30ean: Sofia Taramona EPn, Play Back Txapelketa.
23:00etan: Ixatxak parkean, musika-kontzertua: Mago de Oz.
Eta jaiarekin jarraituko dugu txosna-gunean.
Urriak 2, igandea
10:00etan: Abaroan, III. Benjamin Futbol Txapelketa. Parte-hartzaileak: UD San Miguel, Danok Bat, Athletic Club, CD Amistad (Torrelavega), SD Ariznabarra (Gasteiz) eta Arriondaseko Oriente Futbol Eskola (Asturias).
10:00etan: Ixatxak parkean, V. Marmitako Lehiaketarako eta XXXII. Patata Trortila Lehiaketarako izena ematea. Laguntzailea: Indartsu Club.
12:00etan: Sofia Taramona EPn, euskal dantzen erakustaldia.
14:00etan: Ixatxak parkean, Marmitako eta Ttortila Txapelketen sariak banatzea. 14:30ean: Ixatxak parkean, bazkaltzera! On egin!
19:30ean: Ixatxak parkean, jaien amaierako ikuskizuna: "Candore": Un viaje hacia las nubes.
acia las nubes. acia las nubes.Albiste gehiago gizartea

EAEn ere debekatu egingo dituzte ganadu feriak, dermatosi nodularra dela eta
Nafarroako Gobernuak goizean erabaki du animalien feria, lehiaketa eta kontzentrazio guztiak debekatzea (txakur eta katuenak izan ezik) azaroaren 30era arte, Frantziako egoera epidemiologikoak okerrera egin duelako. Jura, Ain eta Ekialdeko Pirinioetako departamentuetan fokuak antzeman dira, eta Gironan (Katalunia) hogei bat positibo baieztatu dira, animalien mugimendu irregularrarekin lotuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi ertzaini EHUn egindako "boikota" gaitzetsi du
Kriminologia ikastaroko ikasle batzuek protesta egin zuten agente horiek hitzaldi bat eman ez zezaten, eta irakasleek dinamika bertan behera uztea erabaki zuten.
Milia Kuantikoa, zientzia esparruan egiten duten lana ikusarazteko tresna
Aurkezpenean izan dira Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUren Gipuzkoako campuseko errektoreorde Juana Goizueta eta Basque Quantumen zuzendari Javier Aizpurua. Bisita birtualerako sarbidea ibilbideko totem fisikoetan instalatutako QR kodeen bidez eta Basque Quantumen webgunearen bidez eskuratu daiteke.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu du Iruñean izandako bortxaketa bikoitz bat behar bezala ez ikertzeagatik
Epaiak 2023ko azaroan bi neska iruindarrek aurkeztutako demanda ebazten du. Salaketa horren arabera, 2016ko abenduan bortxatuak izan ziren kontzientzia eta borondatea baliogabetu eta mendetasun kimikoko substantziaren bat (burundanga) emanez zentzu oro kendu ondoren; eta bortxaketa horiek zigorrik gabe geratu ziren, Nafarroako epaitegiek eta auzitegiek kasua artxibatu zutelako epaiketarik egin gabe.
Urtero legez, Balmasedan, putxera bete indaba
Aurten, errekorra hautsi dute eta 231 parte-hartzaile izan dira lehian indaba-jan onenaren tituluagatik. Goizean zehar haizea ibili da, baita euria ere, ez diote jai-giroari enbarazurik egin.
Bilboko gazte bat ikertzen ari dira, TikTok bidez makila-estokeak fabrikatu eta saltzeagatik
Bilboko Udaltzaingoak izapideak ireki ditu San Adriango bizilagun baten aurka. 33 urteko gizonak makila-estokeak fabrikatu eta saltzen zituela zabaltzen zuen sare sozialetan, bideoen bidez.
Benjamin borraskak hainbat intzidentzia eta gorabehera eragin ditu, gehienak errepideetan
Kamioi batek artaziarena egin du N-1ean, Villabona parean, eta errepidea itxi behar izan dute Donostiara bidean. 09:00ak aurretik ezbeharra izan duen Ibilgailua erretiratu dute. Halaber, haize-ufada zakarren ondorioz, zuhaitz bat bidera erori da Meñakan, eta BI-631 errepidea guztiz itxi dute, Bermeora bidean.
45 urte Ortuellako tragediatik, oraindik sendatu ez den zauria
1980ko urriaren 23an, 50 adingabe eta 3 heldu hil ziren Marcelino Ugalde ikastetxe publikoan, gas-leherketa batean. Eskola jada ez da existitzen, baina tragedia haren minak oroimenean irauten du, 45 urte geroago.
Sute izugarri batek Zumaiako baserri bat erre du
Ez da inor zauritu, eraikina hutsik zegoelako. Suhiltzaileak bertaratu dira, sutea itzalitzeko eta sutea zerk eragin duen jakiteko. Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea itxi behar izan dute, garrak itzali arte.
Eusko Jaurlaritzak jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko Mugiment Mahaia aurkeztu du
Mugiment Mahaiaren helburua aldaketa soziala sortzea da, sinergiak sortuz eta modu koordinatuan lan eginez.