Haizeak 167 km/h-ko abiadura gainditu du Matxitxakon eta 120 km/h-ko boladak neurtu dira Donostian, denboralearen eraginez
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du haizeagatik eta alerta laranja, olatuengatik. Bestalde, haizeari dagokion abisu horia iragarri du Aemetek Nafarroa iparraldean eta Erriberan, haizeagatik. Gainera, Meteofrancek alerta laranja ezarri du haizeagatik eta olatuengatik Ipar Euskal Herria barne hartzen duten Pirinio Atlantikoetan.
Euskal Herria astintzen ari den Benjamin borraskak gogor astindu ditu Euskal Herriko bazterrak. Matxitxakon (Bermeo) eta Santa Klara uhartean (Donostia) 167 km/h-ko eta 120 km/h-ko boladak neurtu dituzte, hurrenez hurren.
Haizearen ondorioz, olatu handiak neurtu dira euskal kostaldean: 6,6 metrorainokoak Pasaiako buian eta 4,9 metrokoak, Bilboko portuan.
Benjamin borraskak hainbat intzidentzia eta gorabehera eragin ditu, gehienak errepideetan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haizeari dagokion abisu horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan (14:00ak arte).
Gainera, nabigaziorako alerta laranja indarrean dago kostaldean, 08:00etatik 14:00etara, denboraleak 5 metrotik gorako olatuak eragingo dituelako. Aurretik eta ondoren abisu horia aktibatuko da, egunaren amaierara arte.
Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak 20:00ak arte, eta arreta eskatu du bereziki pasealeku eta malekoi inguruetan.
Haizea eta olatuak Sopelan. Argazkia: EFE
Abisuak eta alertak Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
Nafarroan, haizeari dagokion abisu horia 18:00etara arte egongo da indarrean iparraldean, eta 14:00etara arte, berriz, Erriberan.
Gainera, Meteofrancek alerta laranja ezarri du Pirinio Atlantikoetan, haizeagatik (06:00-15:00) eta olatuengatik (04:00-10:00).
Zure interesekoa izan daiteke
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera