Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Telebista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Games of Thrones' grabatzeko muntaketa lanak hasi dituzte Zumaian

Grabaketak urriaren 26an hasiko badira ere, gaurtik aurrera grabaketarako beharrezkoa den azpiegitura jartzen hasiko dira Itzurungo hondartzan eta flyscharen inguruan.
Zumaiako 'flysch'aren inguruan izango da grabaketa. Argazkia: EiTB
Zumaiako 'flysch'aren inguruan izango da grabaketa. Argazkia: EiTB

Gaur hasi dira 'Games of Thrones' telesaila grabatzeko beharrezkoa den azpiegitura muntatzen Zumaian, Itzurungo hondartzan eta flyscharen inguruan.

Hhiru aste inguru beharko dituzte grabaketarako azpiegitura guztia muntatzeko, eta, lanak bukatutakoan, aurreikusitako eszenak grabatzen hasiko dira toki horietan.

Urriaren 26an hasiko dira 'Game of Thrones' telesail ezaguna Zumaian grabatzen, eta sei egunez itxi beharko dute Itzurungo hondartza, muntaia handia egingo baitute bertan.

HBO ekoiztetxearen telesail famatuenaren zazpigarren denboraldiko agertokia Zumaia izanik (Bermeon eta Barrikan ere egingo dira grabazioak), Nafarroako Bardean hasitako bideari jarraituko diote.

Azken urteotan hainbat film eta telesail grabatu dituzte Zumaian; besteak beste, 8 apellidos vascos, Zipi eta Zape 2, Haundiya eta Lasa eta Zabala. Oraingoan, baina, Game of Thrones ezagunarekin, urrats bat gehiago emango du Zumaiak, nazioarte mailako oihartzuna lortuko baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X