Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iurretako bi abeltzain saritu dituzte Gernikako Lehen Astelehenean

Jon Koldo Bikandik ganadutegi onenaren kategorian irabazi du. Beste alde batetik , Mari Carmen Abendibar iruindarrak eskuratu ditu behi eta zezen onenen sariak.
Jon Koldo Bikandi, ganadutegi onenaren kategoriaren irabazlea. Argazkia: @AytGernika
Jon Koldo Bikandi, ganadutegi onenaren kategoriaren irabazlea. Argazkia: @AytGernika

Urtero bezala, urriko lehen astelehenean ganadu azoka egin dute Gernikan eta, aurten ere, ganadutegi onenaren kategorian, Jon Koldo Bikandi abeltzainak irabazi du Piriniotar Abelburuen Euskadiko XXXI. Txapelketako saria.

Bestalde, Mari Carmen Abendibar iurretarrak eskuratu ditu behi eta zezen onenen sariak. Guztira, 120 abelburuk parte hartu dute aurten, Gernikako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Aurreko urteetan bezala, Jon Koldo Bikandik eskuratu du ganadutegi onenaren saria, “bere produktuaren homogeneotasunagatik eta kalitate handiagatik”, epaileek azaldu dutenez.

Era berean, epaileek Mari Carmen Abendibarrek aurkeztu dituen behi eta zezenen “arraza-ezaugarri bikainak” azpimarratu dituzte.

Beste alde batetik, Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XVI. Lehiaketako sariak banatu dira astelehen honetan. Horren bidez,  EAE osoan maila teknikoagatik eta baliabideen kudeaketa iraunkorra lortzera bideratutako ekoizpen-metodoengatik nabarmentzen diren ustiaketa ereduak saritzen dira.

Aurtengo edizioan, EAE mailako irabazleak ondorengoak izan dira: C.B. Hermanos Albisua Bizkaiko ustiategi esnetarako behien atalean; Hermanos Apodaka C.B. okelatarako behien atalean; eta Jabier Muñoa esnetarako ardien atalean.

Bizkaian, C.B. Valera, Amaia Barba, Sabin Aranburu eta C.B. Mañondo izan dira, hurrenez hurren, esnetarako behien saria, okelatarako behiena, esnetarako ardiena eta belar-bazkaririk onenaren saria jaso dutenak.

Araban, Zadubitxi S. Coop. Izan da esnetarako behien saria jaso duena, Victor Meabe okelatarako behiena, SAT Olano esnetarako ardiena, eta Bea Ortueta belar-bazkaririk onenarena.

Gipuzkoan, Itzibar, Alb. Irastorza, Baztarika E.Z. eta Jabier Muñoa izan dira esnetarako behien saria, okelatarako behiena, esnetarako ardiena eta belar-bazkaririk onenarena jaso dutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X