KONTUZ, spoiler!
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumaiako grabaketak sorpresa handia utzi du

Herri gipuzkoarrak zale guztiek espero zuten argazkia utzi digu filmatze lanen bigarren egunean.
18:00 - 20:00
Jon Snow eta Daenerys Targaryen, elkarrekin Zumaian

"Game of Thrones" Zumaian (Gipuzkoa) filmatzen ari dira egunotan, eta, astearte honetan, telesail ospetsuaren zale guztiek sei denboraldi espero izan duten argazkia utzi digu: Jon Snow eta Daenerys Targaryen, elkarrekin, behingoz.

Kit Harington eta Emilia Clarke aktoreen pertsonaiak zale gehienen faboritoak dira, eta oran arte istorio independenteak izan dituzte. Dena dela, Zumaiak erakutsi digu bat egingo dutela zazpigarren denboraldian.

Itzurungo hondartzan beste hainbat aktore izan dira gaur. Nobedade gisa, Alfie Allen (Theon Greyjoy) izan da, eta Zumaiako arraun taldeko 15 arraunlari.

Zumaiako lanak atzo hasi zituzten, aurreko egunetan Barrikan eta Bermeon (Bizkaia) izan eta gero.

Besteal beste, Peter Dinklage (Tyrion Lannister) eta Liam Cunningham (Sir Davos Seaworth) aktoreak ere etorri dira Gipuzkoara.

Zumaiako hondartzan neurri zorrotzak ezarri dituzte, zaleek bideoak grabatzea edo argazkiak egitea galarazteko.

Gainera, debekatu egin dute hondartzan sartzea eta itsaslabarretara gerturatzea, eta Guardia Zibilak itsasoa zaindu du, ontzitan hurbiltzea saihesteko.

Hilaren 29ra arte iraungo dute filmazio lanek Zumaian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X