GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Leioan, beste bat jipoitu duelakoan

Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, jasotako kolpeen ondorioz. Merkataritza-gune bateko jatetxe batean izan zen erasoa, atzo eguerdian.

40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, atzo, Leioan, lesio delitua egotzita. Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, atxilotutakoak beste gizonezko bat bortizki kolpatu zuen, jatetxe batean. Jasotako jipoiaren ondorioz, biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

12:40an izan zen erasoa, Leioako merkataritza-gune batean. Antza, eztabaida izan zuten bi gizonezkoek, ustezko erasotzailea joko-makina batean zebilela.

Biktima tokian bertan artatu zuten aurrena, eta erietxera eraman behar izan zuten ondoren, anbulantzian.

Hainbat lekukoren esanetan, ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu zen, baina merkataritza-guneko segurtasun zaintzaileek harrapatzea lortu zuten. Ertzaintza bertaratu zenean, atxilotu egin zuten.

egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X