Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat itsasadarrera erori da Leioa parean, eta lagunek atera dute

Ezbeharra izan duenak 18 urte ditu, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute anbulantzian, hainbat kolpe jasan ostean.

Gazte bat erori da gaur gauerdian Bilboko itsasadarrera Leioa parean. Ordu horietan itsasbehera zegoenez lokatzera erori da, eta lagunek atera behar izan dute bertatik.

Segurtasun sailak jakinarazi zuenez, ezbeharra 6:40 inguruan jazo da, Axpeko ibaiertzean, Lagun talde bat Getxora bidean zihoan oinez errepidetik, eta une horretan 18 urteko gazte bat itsasadarrera erori eta lokatzean geratu da. Lagunen laguntza behar izan du bertatik ateratzeko.

Gazteak kolpeak jasan ditu, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.

e anbulantzian.

e anbulantzian.

e anbulantzian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X