Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi zauritu Etxebarrin autobus batek eta auto batek talka eginda

Istripua N-634 errepidean jazo da, Bilborako noranzkoan, Mercedes Benz autobus batek eta Seat Ibiza auto batek albotik talka egin dutenean.

Bi lagun arin zauritu dira igande honetan autobus batek eta ibilgailu batek talka egin ostean N-634 errepidean, Etxebarri parean (Bizkaia).

Segurtasun Saileko hainbat iturrik jakitera eman dutenez, istripua 14:45ak aldera jazo da, aipatutako errepidean, Bilborako noranzkoan, Mercedes Benz autobus batek eta Seat Ibiza auto batek albotik talka egin dutenean.

Ezbeharraren ondorioz, bi lagun, autobusaren eta autoaren gidariak, hain zuzen ere, arin zauritu dira. Biak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X