Abenduaren 22an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabonetako Loteriak 2.310 milioi emango ditu saritan, 70 gehiago

Bestalde, aurten bost milioi dezimo gehiago jarri dituzte salgai. Aurtengo 'potoloa' 660 milioi eurokoa izango da, dezimo bakoitzeko 400.000 euro bananduta.
gabonetako_loteria_EFE_antozkia_panoramikoa
gabonetako_loteria_EFE_antozkia_panoramikoa

Gabonetako Loteria Nazionaleko Zozketak iaz baino bost milioi dezimo gehiago ipiniko ditu salgai, 2.310 milioi euro banatzeko, hain zuzen, iaz baino 70 gehiago. Gainera, 'Saririk handiena partekatzea da' aurtengo lelopean adineko baten istorioa kontatuko dute.

Datorren abenduaren 22an urteroko zozketa egingo dute eta, gaur, astelehena, egin dute horren aurkezpena. Azaldu dutenez, berritasun nagusia da 165 milioi dezimo jarri dituztela salgai, alegia, azken urtean baino 5 milioi gehiago, 165 serie izango baitira, bakoitza 100.000 zenbakirekin.

Hala, zozketak 3.300 milioi euro jasotzea espero da, eta horietatik % 70 saritan emango ditu. Aurten, lehen saria, sari 'potoloaz' ezagututakoa, 660 milioi eurokoa izango da, eta dezimo bakoitzeko 400.000 euro bananduko ditu.

Salmentek % 4,52 egin zuten gora iaz (2014rekin alderatuta), Inmaculada Garcia Martinez Estatuko Loteria eta Apustuen presidenteak azaldu duenez.

azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X