EHUk segurtasun neurriak hartuko ditu, boto-eskubidea bermatzeko
Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak iragarri du segurtasun neurriak hartuko dituztela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan, datorren azaroaren 24an, errektore berria aukeratzeko hauteskundeetan, bozkatzeko eskubidea bermatzeko.
Goirizelaiak eta bere taldeak agerraldia egin dute Bilbon, hauteskundeak eta azken asteetan EHUn izan diren istiluak hizpide.
“Gure esku dagoen guztia egingo dugu boto-eskubidea bermatuta egoteko; botoa eman ahal izatea oinarrizko eskubidea, askatasunean gauzatu beharrekoa”, azpimarratu du.
“Errektoretzaren konpromisoa eta obligazioa da hauteskundeetan parte hartu nahi duten guztiak hilaren 24an campus ezberdinetan askatasunez, beldurrik barik eta mehatxuak sufritu gabe mugitu ahal izatea bermatzea”, azaldu du.
Horrenbestez, campus guztietan segurtasun neurriak haratuko dituztela jakinarazi du, baina ez ditu neurriak zehaztu nahi izan, “diskrezioagatik”.
Bereziki Leioako campusean sor daitekeen egoerak kezkatzen duela esan du Goirizelaiak, ikasle talde batek mobilizazioa deitu duelako bertan, inolako baimenik eskatu gabe, antza.
Ikasleak kateatu egin dira Gasteizko campusean
Bestalde, Gasteizko campusean, zenbait ikasle Letretako Fakultatearen atarian kateatu egin dira, errektoretza berria aukeratzeko hauteskundeen kontra daudela adierazteko.
Protesta 13:00ak inguruan egin dute. Hamar bat ikasle hartu dute parte, aurpegia estalita zutela. Pankarta bat ezarri dute, egungo hezkuntza sistemaren aurka eta azaroaren 24an Leioan izango den mobilizaziora joateko deialdiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean