Cabacas auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cabacas auziko instrukzioa sei hilabetez luzatu du epaileak

Instrukzioarekin aurrera jarraitu ala kasua itxi erabaki behar zuen epaileak abenduaren 6a baino lehen. Astelehenean argitaratutako autoan, urte erdia luzatzea erabaki du.
Cabacas elkarretaratzea Bilbo EITB
Artxiboko irudia. EiTB

Epaileak Iñigo Cabacasen kasuko instrukzioa sei hilabetez luzatzea erabaki du, naiz.eus atariak ostiral honetan argitaratu duenez. Cabacas Athletic zalea duela lau urte hil zen, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten inpaktuagatik.

Instrukzioarekin aurrera jarraitu ala kasua itxi erabaki behar zuen epaileak abenduaren 6a baino lehen. Astelehenean, hilaren 5ean, argitaratutako autoan, urte erdia luzatzea erabaki du.

Akusazio partikularreko abokatua, Jone Goirizelaia EH Bilduko legebiltzarkidea, luzatzearen alde zegoen, izan ere, eginbide gehiago eskatu zituen, besteak beste, Cabacas zauritua izan zen gertaeretan izan ziren ertzainei deklarazio judiziala hartzea. Cabacasek pilotakada jaso zuenean Bilboko polizia-etxean operazioen buru zegoen pertsona inputatzea ere eskatu zuen.

 

zuen.

 

zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X