Zorrotza auzoan trenak harrapatu zituen bi emakumeetako bat hil da
Tren batek Basurtura eraman duten emakumea oraindik ospitaleratuta dago, ospitaleko iturriek adierazi dutenez, baina Gurutzetan zegoena goizalde honetan hil da. Bilboko Zorrotza auzoko trenbide-pasagune batean ostegunean harrapaturiko emakumeetako bat hil da goizaldean, Gurutzetako Ospitalean, istripuan egindako zauri larrien ondorioz, ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Ezbeharra ostegunean gertatu zen, 17:00ak aldera, bi emakume Fevek Zorrotzan duen trenbide-pasagune batetik pasatzen ari zirenean tren batek harrapatu zituenean. Kolpearen ondorioz, biktimek lesio larriak egin zituzten, eta Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetara eraman zituzten.
Basurtura eraman duten emakumea bertan dago oraindik, ospitaleko iturrien arabera, baina Gurutzetan zegoena goizaldean hil da.
Lurperatzea eskatu du udalak
Bilboko Udalak emakumearen heriotza deitoratu du, eta bien familiei bere "gertutasuna eta elkartasuna" helarazi die.
Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaile Adifi eta Espainiako Gobernuari Zorrotzan trenbidea lurperatzea eskatu die.
2011an, Fevek trenbidea lurperatzeko lanak 2012an hastea aurreikusita zuela iragarri zuen, proiektua zehaztu gabe. 2013an, Bizkaiko Batzar Nagusiek trenbide-pasagunea kentzea eskatu zuten.
Pasaguneen funtzionamendu txarra salatu dute auzokoek
Bilboko auzoko biztanleek ere pasaguneak kentzea eta trenbidea lurperatzea eskatu dute. Trenbide-pasaguneak oraindik egotea "anakronikoa" dela uste dute, eta hesien funtzionamendu txarra salatu dute.
Zorrotzako auzotarren elkarteko eledunetako batek salatu duenez, hiru hamarkada eman dute gauza bera eskatzen, baina "ez dago lurperatze lanak hasteko borondatea". Horren arabera, mobilizazioak hasi beharko lituzteke, konponbidea izan arte.
Beste bozeramaile batek trenbide-pasaguneetako barreren funtzionamendu txarraz ohartarazi du. Hesiak behean daudenean, itxaronaldiak "gehiegizkoak" dira, eta "normala da jentea urdur jartzea eta barrerak behean daudela gurutzatzea".
"Nik neuk 112 deitu behar izan dut hesiak ordu laurdenez behean egon zirelako trenik pasa gabe. Hesien beste aldean bizi den jendea kexu da bizitza erdia itxaroten pasatzen dutelako, hamar minuturo barrerak jaisten ari direlako", esan du.
Beste auzoko batek, azaldu duenez, langak igota zeudela ikusi du trena igarotzen, berak gurutzatu eta gero. "Ez zen gertatzen zen lehenengo aldia izan", gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.