04.536 zenbakiak dirutza utzi du Bilbon eta Sestaon
04.536 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren bigarren saria, eta zortea alde eduki dugu euskaldunok, Sestaon eta Bilbon dirutza banatu baitu. Zehazki, lau milioi euro banatu dira bi herriotan.
Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria du, eta, horrenbestez, dezimo batek, 125.000 eurokoa.
Hala, zenbaki txiki horrek sari handia utzi du Sestaon eta Bilbon, hiru serie pasatxo saldu baitira. Ezkerraldeko herrian, Llanas kaleko 13. zenbakian dagoen loteria administrazioan bi serie eta bi dezimo saldu dituzte. Guztira, 2.750.000 euro banatu dituzte saritan.
Bilbon, Azcarreta saltoki ezagunean (Areatza), 10 dezimo (serie bat) saldu dituzte. Zorioneko daude loteria administrazio honetan, bosgarren sarietako bat ere saldu baitute. 1.250.000 euro banatu dituzte 04.536 zenbakiarekin.
Horrez gain, bigarren sari honen dezimoak saldu dira Euskal Herriko hainbat herritan: Gasteizen (Nafarroako Erregeak 36; Antso Jakitunaren Hiribidea, 2; eta Boulevard merkataritzagunea), Hernanin (Juan de Urbieta, 12), Pasaian (Nafarroa etorbidea), Iruñean eta Tuteran.
Sariaren zati bat, Sestaoko liburu-denda batean
Sestaon, Las Lllanas liburu-dendan 04.536 zenbakiaren partizipazioak saldu ditu Naiara Somalo dendariak, eta ohiko bezeroen artean banatu duenez, cavarekin ospatu du gaurkoan.
Somaloren hitzetan, txartel berezi batzuk osatu zituen lau zenbaki ezberdinekin, eta zenbaki bakoitzetik bost euro jokatzen zuten bezeroek.
Somalo pozarren azaldu da, bere kasuan behintzat, "langileei, erretiratuei eta langabeei" egokitu zaielako saria.
Azcarretan, dezimoak banan-banan saldu dituzte
Kamera eta kazetari andana bildu da Bilboko saltoki ezagunean. Azcarretako nagusiak "pozarren" daudela esan dute, bi sari eman baitituzte. "Ikaragarria da! Zaila da sari bat banatzea, pentsa bi...", esan du Cristina Garcia Azcarreta loteria saltzaileak.
Haren hitzetan, "saria oso banatuta" dago, eta azaroan saldu omen zituzten dezimo guztiak, banan-banan.

Azcarreta saltokikoak, ospatzen. EFE
Bigarren sari honek 625.000 euro banatu ditu Gasteizen eta Gipuzkoan, bost dezimo saldu baitituzte. Gasteizen horrela ospatu dute:
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian Euskarazek CC. OO. sindikatuaren ren mehatxua salatu du eta mobilizatzeko deia egin du
EHEk adierazi du sindikatuak bost konpromiso eskatu dizkiola, bestela bide judiziala abiatuko duela ohartaraziz, eta egoera “onartezina” dela salatu du.
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.